Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txulo2 1 iz/izond adkor putazaina; harroa, harroputza.

Atea zabaldu eta antzerkiko gertaleku bat zirudien: putak, txuloak, bezeroak, madama.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.

Txuloak eta proxenetak ere baziren.  Berria - Harian   2005-12-10

Gure borondateari entzungor eginez, prostituta, txulo eta droga saltzaileek periferiako auzoak gugana ekartzen dituzte ilunabarrean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 177. orr.

Txulo bat zuhaixka baten atzetik puten kiriketan nola, halaxe nengoen ni ere Tomen aldamenean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 123. orr.

Antoñito hori txuloaren morala zuen andaluziar bat zen; emakume bati zerbait atera gabe joaten uztea hutsegite handia iruditzen zitzaion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Maila apaleko jendearentzat, hika hitz egin ziezaiekeenentzat, txulo, neskame, jokalarientzat zituen don Pedrok bere begikotasun guztiak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 40. orr.

Txulo arraioa, asesinoa, ostikoak ematen besterik ez dakian astakirtena...  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 175. orr.

Geroxeago azaldu da mahuka jasozko cowboy-alkandoradun tipoa, lehenagotik ere behin baino gehiagotan xaxatua ninduen gazte-plantako txuloa, neskaren neba, alegia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 273. orr.

2 puta-txulo putazaina.

Neba jonki, puta-txulo, trafikante eta delinkuentea.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 153. orr.

3 txulo-txulo adlag

Antzerkiarekin segitu nuen, hala ere, txulo-txulo.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 74. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus