Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leienda horietan egundokoak asmatzen dituzte: erizainak txulo batetik begira egoten garela, nork duen handiagoa. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 201. orr.
[Teleskopioa] muntatu, txulotik begiratu eta... hara non ikusten duen pareko neska berari teleskopio batez begira. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 198. orr.
Koltxoiaren txulo batean mugitzen zen hari-izpi moduko bat jo nuen begiz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 233. orr.
Txulokiko galtzerdi beltzak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.
Nire bihotzak halakoxe zulo txiki bat eskaini nahi zion Ana Morenaren biziari, begi-txulo bat non argi-zirrinta salbatzailearen hatzek bere graziaz ukitu ahal izango baitzuten... Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 160. orr.
Pantailak orduan haur biluzi biren argazkiak erakutsiko zituen, urtebete ingurukoak, txintxilikarioa eta txuloa agerian zituztela. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 212. orr.
Eskuaz kontuz heldu nion zakiltxoari eta nire txulo busti eta gosetira zuzendu nuen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 77. orr.
Uzkia musukatu eta goxo-goxo miazkatu zidan mihia txuloan sartuz. Aitor Arana «Onan», 2000 - 102. orr.
Desenkusatzen hasi nintzaion, baina berehala konturatu nintzen ezeren susmo txarrik ez zidala hartu, ni horren goiz egoitzan eta txulomiaketan harrapatuagatik. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 34. orr.
Lehen konplexuak eta lotsak azkar bazterturik, ontzi barrenean egokitu dira, eta han-hemenka txulomiatzen dabiltza, beren begirakune xarmant, xalo, sarkor eta maleziatsuarekin. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 51. orr.
Txulomiatzaile xamarra izaki, eskolan zer jostailu eta zer Lego-kaxa ote zuten ikusteko irrikaz nenbilela uste dut). Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 8. orr.