Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txukuntasun 1 iz txukuna denaren nolakotasuna.

Txitxikovek gainbegiratu bat egin zion zerrendari, eta harriturik utzi zuten hango zehaztasunak eta txukuntasunak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 160. orr.

Jantziak apaingarritasuna gehitzen dio txukuntasunari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4650. orr.

Dotoretasuna eta txukuntasuna, luxu ukitu batekin, nonahi zeuden.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.

Ez zen etxeko txukuntasuna Edurneren saioek ekarri zuten ondorio on bakarra.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 40. orr.

Amona Erikak esaten zuen sukaldeko txukuntasunak erakusten duela etxekoandre baten nolakoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.

Beheko dendako nahaspilaren eta anabasaren aldean, goiko solairua lasaitasunezko eta txukuntasunezko paradisua zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.

Nire txukuntasunerako obsesioak ez luke sekula halako kuxidaderik onartuko.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 92. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiru bidaiarion txukuntasun maila ezagututa, paperezko argazkiak galtzeko arrisku latza genuke.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 182. orr.

Baina berriz burura ekartzean txukuntasun ekintza xume horiek, ez dut ulertzen nola egin ahal izan ditudan: hain dira hutsalak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 254. orr.

Noiztik Hauster txukuntasun kontuez arduratuta?     «Kuskue tanden», 2004 - 49. orr.

Raimundo Silvaren bulegoa salbuetsirik dago, noski, han txukuntasun faltak lanaren beraren baldintza ematen du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 116. orr.

Arrebaren zirikatzeko gogoa, amaren txukuntasun nahia eta amonaren diziplina.  Berria - Kultura   2004-01-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus