Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txotxongilo (orobat txontxongilo g.er. eta txontxongilo g.er.) 1 iz eskuen edo harien bidez higiarazten den panpina edo irudia.

Titiritero ibiltarien txotxongiloak mugitzen dituzten ezkutuko hariak bezalakoa zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.

Don Kijotek txotxongiloen artean mairuak ikusi orduko, ezpata atera eta txotxongiloen aurka hasiko da su eta gar.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 155. orr.

Panpinak jarri baitzituzten hildakoen eserlekuetan, txotxongiloak, kartoi-harrizko tigreak edo putreak edota salamandrak, igeltsuzko giza-irudiak, pelutxezko hartzak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 188. orr.

Patioan atzera eta aurrera ibili genuen irakaslea, txotxongilo baten moduan, bost minutu luzez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 71. orr.

Nerbioen lau harietatik zintzilik zegoen, txotxongilo baten gisan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 34. orr.

Txotxongilo baten eran luzatu nituen besoak, modu automatikoan.· Andrearen epela galdu berri duten ezinduak dira Markos eta Nestor, pilak ahituriko txotxongilo, esku krudel batek zutik atxikiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 190. orr.

2 irud/hed

AEBek Haitin ezarri duten txotxongiloa da Latortue. Uste baduzu zure kapritxoen arabera ibiliko den txotxongiloa dela, oso oker zabiltza.  Berria - Mundua   2004-06-02

Gorte arrotz baten txotxongilo!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 340. orr.

Min egin zidan konturen bat ere entzun behar izan nuen, aita zure txotxongilo hutsa besterik ez dela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 60. orr.

"Kontuz, txotxongilo, nabarmen geldituko haiz lagunen aurrean" xuxurlatu zuen Mentxuk gaiztakeriaz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 99. orr.

Kolpe hark begiak irekiarazi zizkidan: ahots huts besterik ez zen txotxongilo baten lagun egin nintzen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 31. orr.

Ez dakizue noren txotxongilo zabiltzaten ere!, esan zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 93. orr.

Rol joko batean, era horretara zu, zure rola irudikatzen duzula, propio hala nahita zeure buruaren txotxongiloa baizik ez zara.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 26. orr.

Seguru nengoen gobernu haiek erabili eginen gintuztela eta, txotxongiloak bezala dantzarazi ondoren, ahantzi eginen gintuztela gero.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 39. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Txotxongilo triste honek, gizajo tetelo babesgabe honek, Antjek dena esatea nahi nuen: zertarako gauden munduan, elkar maitatzea ez al den zilegi.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 44. orr.

Txotxongilo ahul bat bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 118. orr.

-Gura duzun legez -buruari eragin zion txotxongilo barregarri baten antzean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 166. orr.

Zutika jarri zen, burua oraindik ere txotxongilo grotesko batek bezala zintzilika zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 305. orr.

Orain aita aulkitik jarraitu du, txotxongilo patetikoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 413. orr.

Tortura hark pixka bat iraun zuen, neskak gora eta behera mugitzen ninduen trapuzko txotxongiloa banintz bezala.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 206. orr.

Portzelanazko txotxongilo bat bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 78. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horrelaxe transmititzen zigun irratiak txotxongilo antzerki lazgarri hori.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 101. orr.

Badirudi txotxongilo-festa erraldoi bateko harien jabea dela Adur.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 73. orr.

500 bat mila ikusle biltzen ditu Taipei hiriko nazioarteko txotxongilo jaialdiak.  Berria - Kultura   2004-07-22

Tres espinas ikuskizuna ekarriko du El Chonchon txotxongilo taldeak Argentinatik Bergarako Gaztetxera.  Berria - Kultura   2004-05-19

Nik beste pertsona bat gogoratzen dut, txotxongilo antzerkitxoak antolatzen zituen mutil argala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 63. orr.

Txotxongilo saio bat egiten ari ziren, ezker-eskuin eskuetako hatz erakusle margotuak panpinatxotzat harturik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 258. orr.

Salara sarturik dantzan hasi baitira, musika-hariak, txotxongilo hariak balira bezala, eramanik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 165. orr.

Bere txotxongilo gorputz xumea kiribilkatuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

Nire txotxongilo-keinuei egiten zien irri.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 44. orr.

5 (izenondo gisa)

Garraiolari txotxongilo bat bila ezazu nahi baduzu baina nik, bederen, ez dut eginen besterik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 155. orr.

Errusiak Txetxenian ezarritako Alu Alukhanov presidente txotxongiloa.  Berria - Mundua   2004-09-12

Egoera txarregia eta arriskutsuegia da zeinahi gobernuk horri aurre egiteko, eta gobernu txotxongilo hau ez da salbuespena.  Berria - Harian   2006-04-28

Protagonista inoiz baino afektuen txotxongiloago ageri da hemen, erabat sonanbulu eta ezindu, Floraren heriotzaren aurreko orduetan nabarien.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 127. orr.

· Gobernu ustel bat jarri digute, gurea dela esanez, agintari-txotxongilo batzuk besterik ez direnean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 65. orr.

Kritikagarria da, halaber, kontsumitzaile-txotxongilo erabatekoaren hipotesia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus