Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inuxentekeri itzelak, txorakeriak, baserria, baserria txuria zela, zerua urdiña, gure baso berdeak eta dena holako txotxolokeriak! Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 148. orr.
Txotxolokeriak egitea ez ezik, "goikoa ontzeko" grina ere izaten du bere burua "behean" ikusi ohi duenak. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 152. orr.
Goikoekin berdindu -edo homolagatu- eta moderno itxura hartu nahiak txotxolokeria galantak egitera ere eraman ohi duenez [...]. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 152. orr.
Ez zebilela bere eromenean asmatutako txotxolokeriak esaten. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 67. orr.
Baina esaidak, aita ez zuan hasiko txotxolokeriak idazten ezta? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 212. orr.
Maitasuna bai, baina txotxolokeriarik ez. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 41. orr.
Eta barkatuko didazu txotxolokeriekin hasten banaiz, adin kontua izango da. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 22. orr.