Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Taberna txipi batera eraman ninduen, portua lehendik ezagutuko balu bezala zebilen txotxoa zurezko etxe eta biltegi multzo haietan barrena. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 224. orr.
-Eta, txotxo maiteok, zer uste zenuten, niri entzun gabe bazenekizkitela egundaino gure herriak egin dituen ezintza lorios guztiak? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 28. orr.
Haserrea baino interesgarriagoa da beti mendekuaren dastatzea, oraindik ikasteko asko daukate txotxo hauek. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 154. orr.
Txanda ezin emanik ibiltzen baita, batez ere txotxoekin. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 81. orr.
-Ez izan baboa, txotxo. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 80. orr.
-Zaude lasai, txotxo! -esan nion-. Nik adierazi nahi dudana ulertuko duen abokaturik ez zagok, txotxo. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 168. orr.
-Har ezak hauxe ongi gogoan, txotxo: koilarak gidatzen dik beti giderra! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 275. orr.
-Orduan, lasai, txotxo. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 234. orr.