Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txotxindu, txotxin(du), txotxintzen 1 da/du ad zaharrez mintzatuz, haurren modukoa-edo bihurtu. ik txotxatu.
Printzea zahartua dago eta txotxindua, seme faltsu horrek, frantses horrek, bere sareetan harrapatua dauka. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 60. orr.
Erabat txotxinduta dago; txotxinduta, suabe esateagatik; ganbara hartuta dauka, burmuinek beste harako hark San Cristobal urtuta egin zituen joareek baino kulunka gehiago egiten diote. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 131. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Berriro ekin zion bere bizitzaren kontaketari, agure txotxinduak euren batailatxoen berri ematean baino are pozago. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 100. orr.