Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sukarrak hartuta bezala irakurtzen nituen txosten, izkribu eta paper ezezagun haiek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 206. orr.
Egoerari buruzko txosten bat. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 287. orr.
Gobernuko bi ikuskariek txosten bat atera berria dute Euskal Herriko laborantzaz. Herria 2004-06-10
Begoñak aurkeztu zuen ihesari buruzko txostena, eta gure asmoak nola bideratu erabaki genuen ondoren. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 170. orr.
Itoizko Koordinakundeak plazaratutako txostenak ez dituzte adituek egin. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 24. orr.
Txostena osatu gabe zeukan. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.
Txostena lau orrialde lerro estuez polito beteek osatzen dute. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 260. orr.
Dena dela, denbora beharko diat txostena prestatzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.
-Ikus al ditzaket zure txostenak, mesedez? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 175. orr.
-Medikuaren txostenak zer dio? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 107. orr.
Horrela zioen hitzaurrean txostenak: [...]. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 246. orr.
1944ko martxoaren 4ko txosten batean esaten denez, [...]. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 219. orr.
Adituak, bere lana amaitu zuenean, honako ohar hau erantsi zion txostenari: [...]. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 128. orr.
Argibideren bat nahi izanez gero dei iezaguzu txostenean azaltzen den zenbakira. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 150. orr.
Txostenak frogatutzat eman du Europan enplegua sortzeko oztopotzat hartu ohi diren zenbait erakundek [...] ez dutela halako trabarik eragiten. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 121. orr.
Zure emazteak txosten bat egin zuen, Arrieta kinka larrian jartzen zuena. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 223. orr.
Lagunduko ote zion txostena egiten? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 184. orr.
Txosten hori idatzi zenean urtebete ez zen falta Europan Gerra amaitu zedin. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 219. orr.
"Gerra, benetakoa, laster da hemen", idatziko du bere txostenean Bowersek. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 104. orr.
Iparraldera euskaraz idatzita ailegatzen ziren eskutitz eta txostenak zuk itzultzen zenituela esango diozu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 95. orr.
Norbaitek ez zuen batere gogorik Ttipik agindutako txostenaren bigarren parteak argia ikusteko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 277. orr.
Txosten horiek epaitegietara iritsi dira, baina inork ez du proiektua geldiarazi. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 36. orr.
Hurrengo txosten edo memorandumean ekintza jakin bat bidera dadin proposatuko du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 196. orr.
El Correo egunkariak bor-bor jarri zuen gaia, ustez Jaurlaritzak EHUko talde bati agindutako txosten bat filtratu zuenean. Berria - Ekonomia 2004-03-11
Txosten hark jasotako ondorioen artean, [...]. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 166. orr.
Lehen tomoak gramatika gaiak aztertzen ditu (25 txosten) eta bigarrenak literatura saila du jorratzen (17 txosten). Herria 2003-12-04
Gainera, guztia zakiat, xehetasun guztiekin, poliziaren txosten baten zehaztasunez. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 204. orr.
Mende honetan zehar, biologiako txosten bat sinatzen duten egileen kopuruak gora egin du nabarmen. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 67. orr.
SIPMko txostenen arabera, "Burusoilak" postari eta bitartekari lanetan jarduten zuen Iparraldeko euskal erakundeen artean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 54. orr.
Brundtland Txostenaren arabera, iraunkortasuna garapenaren baldintzatzaile ekologikoa da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 45. orr.
-Zer txosten eta txosten ondo! Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.
Biltzar Nagusirako txosten nagusiak hirugarren puntuan langileriaren eta sindikalismoaren errepaso bat egiten du. Berria - Ekonomia 2004-05-14
Horregatik egin nahi diat txosten on bat (politikoa, nolabait esateko). Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 175. orr.
Hau orduan, hasi zen, belauniko, irakurtzen funtsean Severino Kardinaleak eginarazi txosten luzea zeukan delako sententzia. Berehala txosten laburrarekin emandako argazkia ekarri zuen gogoaren pantailara. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 176. orr.
BBVA fundazioak Espainiarako argitaratu duen txosten mardul batean ere datu interesgarriak jasotzen dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 276. orr.
Hala dio Eusko Ganberak eta Jaurlaritzaren Industri Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI) landu duten txosten estrategikoak. Berria - Ekonomia 2006-03-14
Oso ohikoa da horrelako lanak hasi baino lehen mota guztietako txosten teknikoak enkargatu eta egitea. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 171. orr.
Txosten ofiziala zalantzan jarri du Ikerketa Batzordeko lehen lekukoak. Berria - Mundua 2004-07-07
Txosten juridikoa eskatzea Marisa Saenz patronatukidearen ustezko bateraezintasunaz. Berria - Kultura 2004-05-01
Estilo hanpatuko txosten korapilatsu bat. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 49. orr.
Erromako Klubaren txosten ezagun batetik ateratako hitzak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 131. orr.
Euzkadi'ko Jaurlaritzaren txosten sekretuan esaten denez egunkari hori Falange Españolaren ideien ildokoa zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 246. orr.
Henry Gastaut neurologo frantsesak txosten aipagarri bat idatzi zuen 1956an, Van Goghen kasua azertzen zuena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 168. orr.
Edota zergatik ez... berak ostu emazteari txosten konprometigarria eta... beste batek hil, Arrietak esaterako. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 203. orr.
-Behar beharrezko ez bada ez aipatu txosten madarikatua. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 199. orr.
Ez dut neure bizitza osoa txosten ziztrinak idazten pasatu nahi. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 36. orr.
"Ecological Footprints of Nations" txosten osoa ikusteko helbidea. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 65. orr.
Agiririk ez da falta: eskutitzak, haren biziaren gaineko idazki-zatiak, isilpeko txostenak, poliziaren artxiboak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 42. orr.
Medikuntza aldetik batere arazorik ez zegoela [...] beharrezko txostena eskuratuz gero. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 70. orr.
Zer demontre ote zen zorioneko txostena? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 144. orr.
Nik txosten-tonu berberaz erantzuten nien. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 62. orr.
Maria Sara doktoreak txosten bilduma bat hartu zuen bere ondoko apalategi baxu batetik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 134. orr.
Gure bulegoko lan-liburutegia eta txosten-altxorra, gero eta aberatsago bihurtzen ari ziren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 196. orr.
Bioletak -hura zuritzeko, pentsatzen dut- "oso lanpeturik dabil" esan zuen, eta berak ere txosten piloa zuela artxibatzeko gogorarazi zidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 349. orr.
Euskal Herrian itxitako hedabideei buruzko jarraipen-txosten «inpartziala» landuko du Jaurlaritzak. Berria - Euskal Herria 2006-05-04
Kontu handiz kopiatua zuen han, zer, eta polizia-txosten bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.
Aurreko urtean zendutako euskaltzain guztien omenezko hilberri-txostenak irakurri zituzten. Berria - Kultura 2004-01-31
Berari buruzko artikulu beltzaileak idazten zituzten egunkarietan, finantza-txostenen itxurarekin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 194. orr.
Segurtasun-txostenek ziotenez, gizon lodikote hura jenio hutsa zen supersokei eta kromodinamika kuantikoari zegokienez. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 28. orr.
Osasun-txosten hauek Fresnesko edo Villepinteko espetxeetan lapurtu edo gorde zituztela garbi dauka medikuak. Berria - Mundua 2004-08-07
IAEAko zuzendari nagusi Mohamed el Baradeik Iranen jarduera nuklearrez argibide txosten bat aurkeztuko duelarik, [...]. Berria - Mundua 2006-03-08
2003-2004an, hainbat hobiri buruzko aurre-txostenak egin zituen Aranzadik. Berria - Euskal Herria 2004-05-23
Multinazionalaren barne txosten batean hemendik bi urtera herrialdetik joateko aukera jasotzen da. Berria - Mundua 2006-02-10
Armadak berak kapitaina "istripuan hil zela" idatziz zarratu zuen ikerketa txostena. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 106. orr.
Hainbat fosil beneragarri aurki daiteke bertan, hala nola elezaharrezko iker-txosten hura zeinean Wölhler gure aitak lehen sintesi organikoaren berri ematen baitu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 237. orr.
argitaraturiko txosten (5); argitaratutako txosten (5); aurkeztutako txosten (8); azken txosten (6); barne txosten (15); barne txosten bat (5); barne txosten batean (6); beste txosten bat (12); buruzko txosten (44); buruzko txosten bat (16)
egindako txosten (37); egindako txosten batean (5); eginiko txosten (9); eskatutako txosten (5); gaineko txosten (9)
igorritako txosten (6); ikerketa txosten (5); inguruko txosten (19); inguruko txosten bat (9); kaleratutako txosten (8); mediku txosten (5)
onartutako txosten (8); polizia txosten (6)
txosten bat aurkeztu (17); txosten bat egin (17); txosten bat egitea (9); txosten bat egiteko (5); txosten bat eskatu (6); txosten bat helarazi (5); txosten bat idatzi (7); txosten batean bildu (7); txosten batek dioenez (6); txosten baten arabera (45); txosten baten bidez (12); txosten berezi (6); txosten berri (9); txosten berri bat (6); txosten berria (6)
txosten egin (7); txosten eta (16); txosten gehiago (5); txosten guztiak (14); txosten hau (9); txosten honek (9); txosten honen (8); txosten honetan (7); txosten hori (51); txosten horren bidez (5)
txosten juridiko (15); txosten juridiko bat (6); txosten juridikoa (12); txosten medikuak (9); txosten morala (5); txosten nagusia (5); txosten nagusian (5)
txosten ofizial (6); txosten ofizialak (7); txosten osoa (12); txosten politiko (5); txosten politikoa (22); txosten politikoak (8); txosten politikoan (12); txosten politikoaren (14); txosten politikoari (5); txosten teknikoak (8)
agindutako txostena (5); aldeko posta txostena (5); aldeko txostena (6); aurkako txostena (5); aurkeztu zuen txostena (6); aurkeztutako txostena (11); azken txostena (22); behin betiko txostena (10); bere txostena (19); bigarren txostena (6); biltzen dituen txostena (5); buruzko txostena (106); buruzko txostena aurkeztu (16); buruzko txostena egin (8)
egin du txostena (5); egin zuen txostena (5); egindako txostena (29); eginiko txostena (12); egoerari buruzko txostena (8)
ikerketa txostena (5); imcren txostena (6); inguruko txostena (42); inguruko txostena egin (5); izenburuko txostena (7); izeneko txostena (21); jasotzen duen txostena (5); kalteari buruzko txostena (5); kudeaketa txostena (10); lehen txostena (8); medikuaren txostena (5)
ondutako txostena (5); posta txostena (5); segurtasunari buruzko txostena (5)
txostena argitaratu (12); txostena aurkezteko (9); txostena aurkeztu (75); txostena aurkeztu zuen (32); txostena aurkeztuko (17); txostena aurkeztuko du (10); txostena aztertu (9); txostena aztertzeko (5); txostena bidali (14)
txostena egin (46); txostena egin du (10); txostena egingo (14); txostena egingo du (5); txostena egitea (11); txostena egiteko (15); txostena egiten (10); txostena eman (9); txostena eskatu (11); txostena hartu (6); txostena helarazi (10)
txostena idatzi (14); txostena igorri (6); txostena izan (10); txostena izan zen (5); txostena jaso (14); txostena jaso zuen (5); txostena kaleratu (22); txostena kaleratu zuen (13)
txostena onartu (17); txostena onartu zuen (5); txostena osatu (12); txostena osatu du (5); txostena osatzeko (5); txostena plazaratu (11); txostena plazaratu du (5); txostena prestatu (8); txostena prestatzeko (8); txostena zabaldu (8)
urteko txostena (10); urteroko txostena (9)
aipatzen ditu txostenak (5); aurkeztutako txostenak (9); azken txostenak (7); batzordearen txostenak (6); buruzko txostenak (17); dio txostenak (75); direla dio txostenak (5)
egindako txostenak (27); eginiko txostenak (8); erakundearen txostenak (5); guardia zibilaren txostenak (6)
ikerketa txostenak (6); inguruko txostenak (5); kaleratutako txostenak (8); mediku txostenak (7); medikuaren txostenak (5); medikuen txostenak (6); nabarmentzen du txostenak (5)
polizia txostenak (7); proposatzen du txostenak (7); pse eeren txostenak (6)
txostenak aurkezteko (5); txostenak berak (8); txostenak dio (42); txostenak dioena (6); txostenak dioenez (28); txostenak egin (9); txostenak egiten (6); txostenak erakusten (5); txostenak eskatu (5); txostenak jasotzen (13); txostenak jasotzen duenez (5); txostenak prestatu (5)
urteko txostenak (6)
aurkeztutako txostenaren (8); aurkeztutako txostenaren arabera (5); azken txostenaren (7); azken txostenaren arabera (5); buruzko txostenaren (7); egindako txostenaren (22); egindako txostenaren arabera (12); inguruko txostenaren (5); izeneko txostenaren (9); kaleratutako txostenaren (8); kaleratutako txostenaren arabera (6)
txostenaren arabera (191); txostenaren atal (7); txostenaren aurkezpena (6); txostenaren aurkezpenean (9); txostenaren berri (25); txostenaren berri eman (10); txostenaren edukia (7); txostenaren egileak (10); txostenaren egileek (15); txostenaren egileetako (8); txostenaren kopia (6); txostenaren lehen (6); txostenaren ondorio (6); txostenaren ondorioak (12); txostenaren zain (7)
aurkeztutako txostenean (7); azken txostenean (11); bere txostenean (30); brundtland txostenean (6); buruzko txostenean (10); diote txostenean (8); egindako txostenean (11); igorritako txostenean (5); izenburuko txostenean (6); izeneko txostenean (14)
txostenean ageri (6); txostenean agertzen (7); txostenean aipatzen (7); txostenean dioenez (6); txostenean esaten (7); txostenean jaso (11); txostenean jasotzen (13); txostenean oinarrituta (10)
urteko txostenean (8); urteroko txostenean (7)
txostenen arabera (17); txostenen inguruan (5)
buruzko txostenik (9); txostenik gabe (5)