Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txosna 1 iz erromerietan eta jaietan eskuarki, janariak eta edariak saltzeko jartzen den behin-behineko denda modukoa.

Aipatzen ditu aurreskuak, txistuak, irrintziak, pontxea edateko txosnak...  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 37. orr.

-Hantxe, bada planoan agertzen ez den txosna bat.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 20. orr.

Trikitixa ari zen, animazio handia bertan eta aldameneko txosnan.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 87. orr.

Hasiak ziren saltzaileak beren txosnak eraikitzen, eta gozogile bati lagundu zion berea altxatzen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 67. orr.

-Zein txosnatan egon haiz aurten: presoak, Egunkaria, Eguzki, Kaskajarrai?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 17. orr.

-Zu seguru anbienteko tabernetan ibili zarela txosnetatik pasatu ere egin gabe.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 17. orr.

Zerbeza lata hatz artean marruskatu, eta HIESaren kontrako txosnara abiatu da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 7. orr.

Abuztuko festen hasieran Gasteiz Izanen txosnan kateatu ziren hiru lagunak epaituko dituzte datorren asteartean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Berrogeita hamar txosna bazituan azokan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 105. orr.

2 irud/hed

Txosna eta etxola grisek osaturiko karrika zuzen eta ilunak elkarren artean gurutzatuta.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 246. orr.

Txosna batean entsalada-oilasko ogitarteko bat eskuratu nuen eta metrotik aire librera atera nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 168. orr.

Hor gelditu da Sion hiri ederra mahastian txabola eta meloi-sailean txosna bezain bakarti. Inguru haietan bada liburu zaharren txosna ugariz beteriko kale bat.  Elizen arteko biblia   Is 1,8

Kafe eta kruasan bana hartu, zigarrotxoren bat erre, eta Sena ondoko liburu zaharren txosnetara joaten ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 316. orr.

Ondoko txosna batean aldizkari eta komiki lizunak saltzen zituen agure konkordun batengana jo nuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

Aldiro-aldiro liburu-saltzaileren bat agerturik, bere txosnako pertsiana alderik alde hartzen zuen burdin hagaren bi muturretako sarraila tzarrak askatzen zituen, erritual bateko gidaria balitz bezain zeremoniatsu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

Balançoneko enparantzan paseatzen ari zen egun batean zurezko txosna handi bat ikusi zuen; sekulako zaratak ateratzen ziren handik, eta pailazo lokatu bat Tomahawk edo Trumoi Burrunba izeneko piztia-bezatzaile apatxe beldurgarria lanean ikustera sartzeko deika ari zen oholtza gainetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 49. orr.

Besotik heldu, eta txosna gurpildun hartara sartu ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 102. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Era askotako zerbitzuak eskainiko dira barru estali horretan: ogitartekoak, txosna guneak, komunak.  Berria - Kultura   2006-02-03

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azaldu zidan nola Xiberoko ikastolak usaian lau izozki txosnetaz axolatzekoak ziren Herri Urratsen. Saltzaile berantiarrenek ere beren liburu-txosna hamaiketarako zabaltzen zutela adierazi zidan hoteleko harrerako andereak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 14. orr.

Norbaiti magdalena baten usainak gaztetako hondartzako kutixi-txosna bat gogora ekartzea noski.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 10. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus