Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Marrubiei hostoak eta txortenak kentzen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 338. orr.
Zuhaitzetik eroritako gaztaina baten morkotsa zeukan eskuan txortenetik helduta. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 155. orr.
Arrosarik ederrenetako baten txortena puskatzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 298. orr.
Zortzi orrialde, sei artikulu nagusi eta hamaika txorteneko hamabi piku. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 62. orr.
Lau txorteneko loreen azpian ezkutaturik. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 34. orr.
Anpolai biribil-biribila, gorria, distiratsua, likitsa eta txorten luze batetik zintzilikatzen zena. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 131. orr.
Iturri-belarraren txortenak behintzat beltz-beltzak dira. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 201. orr.
Landare baten txortenean, berdea berdearen kontra mimetizaturik, gorputz luzeko intsektu bat. Berria - Kultura 2004-08-11
Erabil zitezkeen metodoen jakitun izan nintzen pixkanaka, puntua egiteko orratza, perrexilaren txortena, xaboi-urezko injekzioak, ekitazioa. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.
Galdur aldean, berriz, erdiko xurtar nagusiaren akaberan, lore morddo banari eusteko xortenak ageri dituzte bi biak, gordasol aihenen antzera zabalduak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 94. orr.
Antoniok mingaina atera zuen nire ahotik, eta gerezi-txortenak bi korapilo zituela erakutsi zidan. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 78. orr.
Nik oparitutako orkidea-txorten idortu batekin batera. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 220. orr.
Arestian zirriborratu dizkizudan aza txortenetan landuak eta orratzez apainduak dauden bi handitsu horiek kolumnata bat dute oinarri. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 195. orr.
New Yorkeko Poliziak berrogeita bat tiro emanda erail baitzuen, Bronxen, Sagar Handiak bere txortena galtzen duen lekuan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 34. orr.