Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordu erdiko txortaldia egin genezake; nahikoa, denbora alferrik galdu ezean. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 77. orr.
Hamalau txortaldi jo zizkion segidan, su eta fu, begiak zuri-zuri, mihia hortzartean dantzari, espasmodikoki. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 98. orr.
Gaueko bere arrantzaldi haietan, zenbat txortaldi izan zituen, horren arabera arrain bat edo beste harrapatu zuela esango zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 90. orr.
Segituan ulertu nuen alferrik ari nintzela, nire ardo txuria ez zela inoiz berea bezain ona izango [...] ezta nire mihi-arrainak bereak bezain freskoak eta bezain ongi prantatuak, nire neskak bereak bezain eder eta interesgarriak, nire txortaldiak bereak bezain erotikoak. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 72. orr.
Lehenengo txortaldian lasai eta gustura ibili baginen, lasaiago eta gusturago ibili ginen bigarrengoan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 73. orr.
Txortaldi on baten beharra neukan aspaldiko partez. Aitor Arana «Onan», 2000 - 81. orr.
Etxe honetako hormak elkarrenganako grinarik bizien eta txortaldi beroenen lekuko izan baitira. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 112. orr.
-Gizon bakar batek ere ez dit larrua jo zuk egiten duzun bezala, zakur basati horrek -esan ohi zidan amoranteak txortaldi luzeetan-. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 70. orr.
Orain dela bi mila bat milioi urte halabeharrez bereizi ziren bakterio biren arteko lehenbiziko txortaldi gogoangarria. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 84. orr.