Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakumeak aukeratu behar, zeren, txorta nahi bazuen, ezin kokarik hartu, eta alderantziz. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 118. orr.
Gixajo baten moduan ibiltzeko, egunero paseoan eskutik helduta, noizbehinkako txortaren truke? ez du merezi. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 24. orr.
Gero eta txorta hobea dik urdanga horrek. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 141. orr.
Orain, pelikula bukatzen denean ohera sartu, txorta pixka bat egin eta lo gelditzen nauk. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 71. orr.
Antzeko oihuak zabaltzen zituen Lutxanako tabernako alaba atzeratuak, aita konturatu barik, labe garaietako langile txortarako beti prestuekin. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 132. orr.
Honi bai gustatzen zaiola txorta-kontua, Harry. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 120. orr.
Horri esaten zaio, betiko alarde honetan, "ohean ona" izatea: txorta-laguna errenditzea, menderatzea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.
-Ba horixe, zirri batzuk, sexu apur bat... txortan edo. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 25. orr.
Normalean larunbatetan elkartzen ginen laurok, arratsaldean txortan ibili, gero zinera joan eta ondoren berriro larruketan ibiltzeko. Aitor Arana «Onan», 2000 - 88. orr.
Ia beste urte bi dauzkagu txortan aritzeko! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 232. orr.
Zuk gura baduzu, goizeko zortziak arte txortan jardungo dugu eta gero gerokoak. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 74. orr.
Atsegin ikaragarria hartzen zuen zaldiak txortan ikusita. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 54. orr.
Nire barne tenperatura deabruarena bezain handia izan zenean, berau txortan hasi zen; jarraikor eta sutsu lehenengo, etengabe eta bortitz ondoren, eta nik hantxe plazerrez erdibituko ninduela pentsatu nuen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 51. orr.
Txortan segitu genuen eta mingaina oso-osorik nire ahoan sartzeko erregutu nion. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 155. orr.
Ondo eta azkar, konejuak txortan. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 208. orr.
Parrandan ibiltzea maite zuen, edo nirekin oheratzea, txorta jotzen genuen elkarrekin fortunatzen ginen guztian kasik. Txorta jotzeko arazoak arintzeko ordaina! Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 119. orr.
Horrela ez dago lasai txorta jotzerik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 45. orr.
Bide batez, koka zaitez ipurdia niri emanez: txorta joko dizut, Agustinek atzetik ematen didan bitartean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 202. orr.
Beste batzuek Veneziako larruaz egindako zorrotxo bat erabiltzera behartzen dituzte beren txorta-joleak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 43. orr.
Hamabost urtetik beherako neska-mutilen txorta-jotzeak, adar-jartzeak, sexu-perbertsioak dituzte hizpide, seguru. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 18. orr.
Sor itzazue umeak eta ugaldu, esan zuen Jainkoak, baina txortan egin gabe. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 163. orr.
Noe, badakizu, kristoren mozkorra harrapatu eta bere alabekin txortan egin zuena. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.
Zaldun, txortan egiozu ama zorabiatuaren bular gainean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 298. orr.
Portugalen oso ondo egiten da txortan, jendeak kontrakoa uste badu ere. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 44. orr.
Gizon heldu asko daude txortan majo egiten dutenak. Aitor Arana «Onan», 2000 - 131. orr.
Orain libre zuen bidea, maistrarekin txortan berak bakarrik egiteko. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 72. orr.
txorta jotzen (4)
berarekin txortan (3); nirekin txortan (3); txortan ari (5); txortan egin (24); txortan egin gabea (3); txortan egitea (5); txortan egiteko (10); txortan egiten (8)