Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txorrotxioka adlag txorrotxioak eginez.

Txoriak txorrotxioka aritzen dira iskanbila zalapartatsuan eta airera igortzen dute oilarrek, erronka bailitzan, beren kukurruku ausarta.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Hesian, txolarreek txorrotxioka ziharduten elkarri mokoka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 264. orr.

Lumaje distiratsuko txori batzuk txilioka eta txorrotxioka ari ziren kokondoen goialdean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Lorategi bat, zaldiko-maldiko, bilintzi-balantza eta guztikoa, eta azken honen gainean Pepponeren semerik txikiena, txoritxo baten moduan txorrotxioka.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus