Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txorrotx izond adkor zorrotza.

Zerutik eroritako aingeru bat bezain zuzen eta txorrotxa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

-Metro t'erdikoa nahi baduzu -oihukatu zuen ahots txorrotxaz-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 141. orr.

Belarriko min txorrotxa sendatzeko eskariak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 195. orr.

Demagun gobernu horrekin bat ez datorren euskal prentsarik ere izango dela, kritikoa, txorrotxa, gaiztoa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 135. orr.

Eguraldia bera izan ohi da usteak ustelarazten dizkizuna eta jakite txorrotxa koskaz kamusten dizuna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 245. orr.

Sotoko eskailera txorrotxa da, osaba-izebek galarazia zidaten jaistea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 165. orr.

Bere arrapostua, zirtolari bezain txorrotxa: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 31. orr.

Ederki aditu zidan, Kristinak belarri txorrotx-txorrotxak baititu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 283. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus