Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txorrota (orobat txorrot) 1 iz isurkari baten irtengunean, hari ateratzen uzteko edo galarazteko ezartzen den tresna giltzaduna. ik kanila; dutxulu.

Ur beroaren txorrota zabaltzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 69. orr.

Berriro ireki du uraren txorrota, hortxe sartu ditu eskuak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 45. orr.

Sarritan, txorrota bat irekitzen zuen isil-ostuka, eta poz-pozik jartzen zuten zurrustaren zipriztinek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.

Jarioa duen txorrota bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.

Hortzak garbitu edo bizarra egiterakoan, beharrezkoa ez den uneetan, txorrota itxi egin behar da. Eskuak txorrota azpian jarri eta mandarrean idortu zituen.  Berria - Harian   2006-03-15

"Hontanas" hitzak erakustera emaiten duen iturria ikusi dut, bere ura bi txorrotetatik nasaiki dariola.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 119. orr.

Goizez, sutegi txiki bat piztu beharra zegoen txorroten azpian, ur xirripa bat lortzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Dutxako txorrota irekita, ez zuen ondo aditzen Dionisosen ahotsa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 92. orr.

Kobrezko txorrotetako baten albo batean markatuta suge ñimiño bat zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 251. orr.

Zisne lepoko txorrota kobrezko batzuek ur xirripa meheak botatzen dituzte.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Behar baino denbora gehiago eman du ia mintzerainoko txorrota beroaren azpian.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aitak ur-txorrota irekitzen du tomateak garbitzeko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 52. orr.

Iturrira joan eta zeharo biluztu ginen, ur-txorrot emankorrean geure burua garbitzeko asmoz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 29. orr.

Gibelean atea itxi eta iturri-txorrotak dena emanda irekiz gero [...].  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 105. orr.

Esperimentuek frogatu dute gas txorrota baino hobea dela tranbia bultzatzeko eta zaldiak baino argi gehiago ematen duela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 86. orr.

4 irud//hed

Berehala txorrotak argi zuri distiratsu bat bota zuen eta bira ematen hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 252. orr.

Bushek ez du txorrotik irekiko, baina uda igaro arte petrolio erreserbak bere hartan uztea erabaki du.  Berria - Ekonomia   2006-04-26

AEBetako biltegiak 1975ean sortu ziren, 1973ko hornikuntza eskasiaren ondotik, eta orain arte soilik hiru alditan ireki da txorrota: 1991n, Golkoko Gerragatik; 2000n, petrolio garestiagatik (30 dolarrean zen upela); eta 2005ean, Katrina zirimola zela medio.  Berria - Ekonomia   2006-04-26

Eta, hurrengo unean, ilunsenti txorrota.  Berria - Kultura   2006-03-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txorrota ireki (5); txorrota ireki zuen (3); ur txorrota (3)

txorrotaren azpian (5); ur txorrotaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus