Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txorroskilero (orobat txorroskillero) iz adkor kalez kale dabilen zorroztailea.
Txorroskilero, eltzegile eta buztingileek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 453. orr.
Aterki saltzaile eta guardasol konpontzaile txorroskillero haiek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 234. orr.
Edonork ikusi izan balu, han, leihoan lerraturiko whisky botilekin txorroskileroarena egiten, erreka jotako burugaldutzat hartuko zukeen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.