Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txoritzar iz adkor txori handia.
Arrano handi baten antzeko txoritzarra. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 95. orr.
Hain zuzen ere, gu hara iristen ari ginen uneantxe ari zen halako txoritzar beltz-ubel saldo oso bat errai-multzo bati tiraka, hara eta hona, beren moko odoleztatuei sarrats-litsak zerizkiela. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.
Harrika ekin zien txoritzar beltzei, ezin eutsizko amorrazio betean. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.