Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txoritxo (orobat txoritxu g.er., xoritto g.er.) 1 iz txori txikia. ik txoriño.

Behin, Frantzisko dohatsua anaiekin mahaian eseria zegoela, bi txoritxo, arra eta emea, etorri ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 310. orr.

Gure erreklamoa zuhaixkatik tarte batera jarriko dugu, txoritxoak kanta dezan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 19. orr.

Txoritxoek keinu harrigarriak egiten hasi ziren: lepoak luzatzen, hegoak zabaltzen, mokoak irekitzen eta santuari arretatsu begiratzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 132. orr.

Jarleku batean pausaturik dagoen txoritxoa ematen du neskak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 241. orr.

Adibidez, kanario deritzan txoritxoak kardu jatera egingo du, bere izaeraren arabera, eta ez basabitxiloretara.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 31. orr.

-Txori belarra txoritxoentzat!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

Ama txoritxo bat bezala hil zen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 28. orr.

2 adkor pertsona.

Irinbeltzagan agertu omen ziren iragarkiak, txoritxoaren izen eta guzti, hizki lodietan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 301. orr.

-Nik txoritxo horiek kartzelan ikusi nahi ditut, ulertzen duzu?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 494. orr.

Peruko Enbaxadan ere sartu dira, bai, zeuon kaiolaren batean polito-polito egon behar duen Leopoldo Panizo txoritxo horren bila.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 92. orr.

Hilketa bat argitzeko lagungarri izan daitekeen lekuko baten bila nabil, emakume aparta baten bila, zehatza izateko, eta txoritxo batek esan dit balitekeela Iparraldean ibiltzea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 91. orr.

Eta zer zeraman luma artean txoritxoak?, gure defentsen sistema osoaren informazioa zeraman.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus