Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txoriño (orobat xoriño) 1 iz txoritxoa.

Zart moztu dituzte helizeek hamaika txoriñoren buruak une batean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 90. orr.

Habia uzterat zihoan txoriñoa banintz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 278. orr.

Hegoak ebakiak dituen txoriño bat ere eman zezakeen, lur arrasean hegaldatu ezinik ibili ostean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 185. orr.

2 adkor pertsona. ik txori 7.

-Barraren ezker aldean duk hire txoriñoa -esan dit maleziatsu, eskatutako edari isotonikoa luzatzeaz batera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 32. orr.

Txoriño lotsagabe batek esan dit eskuratzeko interesaturik egon zintezkeela.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 230. orr.

-Txoriño bat etorri zait kontuarekin, lehen esan dizut, batzuetan lotsagabe eta besteetan lotsati samarra den txoriño batek eskaini dit txostena.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 231. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus