Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neska horrek txoratu egin ninduen eta haren atzaparretan jausi nintzen. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 81. orr.
Rock musikak txoratzen zuen, batez ere acid rockak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 59. orr.
Ez nuen sekula gorde nire nebak txoratzen ninduela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 111. orr.
Beti izan zen trebea eskuekin, eta txoratu egiten zuen gauza naturalen egiturak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.
Juditen sandaliak begiak erakarri zizkion eta haren edertasunak txoratu. Elizen arteko biblia Jdt 16,9
Janari onak beti jartzen nau txoratzen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 246. orr.
Orri bakoitza pasatzean kirats apal horrek hotzikara eragiten zidan bizkarrean eta txoratua uzten. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 23. orr.
"Jennie Garthek txoraturik nauka -esan zuen-. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 230. orr.
Benetan txoratuta zauzka, ezta? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 110. orr.
Hain nindukan, zinez, txoratuta. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 73. orr.
Musika klasikoak txoraturiko ameslaria. Berria - Kultura 2004-05-08
Margaret etengabe txoratzen zen Stephenen lanarekin. ipurdia altxatzen nuen zakila sartzekotan zegoela eta txoratu egiten nintzen ipurdi-masailetan jotzen zizkidan pintzel-kolpe moduko haiekin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.
Eta ez zen pasa laztantxoaz harago, eta gauza ziurra da zaharra txoratu egin zela. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 40. orr.
-Txoratuta zaude ala? -Martak umore onez. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 155. orr.
Gogoa dugunean, hirurak endredatzen gara, eta neskak, nahiz eta Paulo Henriquerekin txoratua egon, nirekin ere txoratua dagoela esaten du, dena primeran dago. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.
Txoratuta nenbilen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 133. orr.
Tabako-zorrotxo bat ere bazegoen pipen artean, posta-geltoki batean txoratzeko punturaino maitemindu zitzaion kondesa batek brodatua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.
“Etor hadi gurekin, Juan”, esan zidan mutil haietako batek pozak txoratzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 27. orr.
Pozez txoratuko lirateke hilobia aurkituko balute. Elizen arteko biblia Jb 3,22
Eta, pozez txoratzen, kanpora ateratzen zen bere argiteriari begiratu bat ematera. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.
Ez zen txantxetakoa, ez, nahiz eta gure familiak oso liberalak eta txoratu samarrak izan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 55. orr.
txoratua zegoen (3)
berarekin txoratuta (3); txoratuta zegoen (4)
denok txoratzen gaitu (3); pozak txoratzen (12); pozez txoratzen (23); pozez txoratzen jarri (3); pozez txoratzen zegoen (3); txoratzen hasi (3); txoratzen jarri ziren (3); txoratzen naiz (3); txoratzen zegoen (7); txoratzen zeuden (4); txoratzen zuen (3)