Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txoramen iz adkor zoramena.
Bagenuen biok, hala ere, txoramen bat: autoei erreparatzeko zaletasuna. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.
Taldea agertokira igo eta jendearen zarata handiagotu zenean, txoramenak harturik esku-zarta galantak jotzen eta "Bravo! Bravo!" oihukatzen hasi zen Greg, sekulako indarrez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 87. orr.
Garbi zegoen aitaren heriotzak lur jota utzi zuela: une hartan ez zuen nabari inolako "txoramenik" edo arinkeriarik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 84. orr.