Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txorakeria 1 iz adkor zorakeria.

Lelokeria hutsa zen, txorakeria, asmakeria, deabruak daki zer!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 277. orr.

Zaila da jakiten txorakeria bat ote den ala zentzuzko gauza.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 22. orr.

Neronek esan nien ez etortzeko, txorakeria bat zela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 49. orr.

-Baina horiek txorakeriak dituk -jarraitu zuen Emilek-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 65. orr.

Hori bai dela txorakeria!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 33. orr.

Maitaleena txorakeria zen, pentsatu zuen, dena berriro gogora ekarriz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 118. orr.

Txorakeria irudituko zaizu, seguru aski.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 13. orr.

Ez esan txorakeriarik!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 26. orr.

A zer txorakeriak ari diren esaten, pentsatu zuen Charles Tansleyk.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 85. orr.

Azkenaldi hartan entzuten zituen txorakeriak isiltzeko asmoz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 30. orr.

Denok egiten ditugu txorakeriak.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 142. orr.

Ez izan tontoa, ez egin txorakeriarik eta gorde zak hire dirua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 65. orr.

Nik egindako txorakeria baten erruz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 147. orr.

Utzi txorakeriak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 119. orr.

Txorakeria gutxi, beraz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 124. orr.

Tristura benetakoa, txorakeriarik gabeko tristura.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

Eskolapioetan, zirudienez, zorrotzak omen ziren oso, txorakeriarik gabeak, eta lana gogor eginarazten zutenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 17. orr.

Txorakerietarako umorea ez zitzaigun guztiz joan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 95. orr.

Txorakeria bat asmatu nuen, Quevedo, Gómez de la Serna, Valle-Inclán eta Francisco Umbral eltze berean nahastuz eta sikulu-saltsa bat eginez, pedantea eta jasangaitza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 76. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haren galderak zitunan txorakeriarik handienak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 261. orr.

Nostalgiarena txorakeria hutsa da, idealizazio handia izaten da beti gauza horietan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 37. orr.

Hori txorakeria galanta da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 212. orr.

Dudarik gabe txorakeria ederra egin dut baina ezin esplika nezake inondik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 108. orr.

Txorakeria itzela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 127. orr.

Idatzitakoak txorakeria zentzugabeak direnean barre egin diezaiokegu guk idatzitakoari, eta txorakeria zentzudunak direnean berriz, txorakeria zentzudunagoak idatzi eta pentsatzen lagun diezagukete.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 54. orr.

Lasai, lagunok, guk geure esku zegoen guztia egin dugu, edo horrelako zerbait, txorakeria infame bat nolanahi ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 135. orr.

Gizon hori artzaina zen, eta beraz, eskolan txorakeria intelektual gutxi ikasitakoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.

Sekulako txorakeria duk hire adinean karrera politikoa egiteko aukera alferrik galtzea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 391. orr.

Ez, ez duk inolako txorakeria.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 33. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Txorakeria pare bat zetorren hortik aurrera: nork bere izaerari eustearen eta bestearen nahietara moldatzearen arteko dialektika bat sortzen zela sedukzio-jokoan eta halako topikoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 142. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus