Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sukarra, txorabioak, jandakoa goitik edo behetik botatzea, ahuldadea. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 145. orr.
Txorabioak harrapatu ninduen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 238. orr.
Txorabioa bezalako zerbait sentitu nuen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 156. orr.
Egon puskatean hausnarrean, eta hitz egin gero, buruko minak edo txorabioak alde egindakoan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.
Itsasoko txorabio eta mareoen aurkako sendagaitzat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.
Izerdi-kolpea izan zen, besterik ez, izerdi-emanaldia eta ondoriozko txorabioa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.
Ohe erdialderantz mugitzean Lucyk beste larrialdi bat sentitu du, gertu oraingoan txorabio osotik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 286. orr.