Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txorabiatu, txorabia(tu), txorabiatzen du ad adkor zorabiatu.
Batez ere Donostiara heltzen ziren dilijentziak hantxe gelditzen zirelako; eta birrindutako zaldiak eta txorabiatutako andereen zabukak ikusteko parada ematen zigulako. Txillardegi «Putzu», 1999 - 48. orr.
Ez duk horregatik txorabiatzen, Lubis, erretzen dituen zigarro nazkante horiek gaizkitzen ditek. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.
Doinu leun errepikakor batek txorabiatuta zeukan gizasemea, hipnotizatuta. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.