Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txor-txor (orobat txortxor g.er.) 1 adlag txioaren onomatopeia.

Kirats eta zarata handia zegoen, kaiola barruko guztiak txilioka, karranka, txor-txor edota txistuka ari baitziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.

Berotegi Erraldoiaren aurrean, oilobustia txor-txor-txor-txor ari zen txio-txio batekin, lumajeari buruz.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 231. orr.

2 (orobat txurtxur) pertsonen marmarraren onomatopeia.

Malfoy, Crabbe eta Goyle ez ziren entzuten ari; ahopean txor-txor ari ziren isildu gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 177. orr.

Beraien inguruan, jende guztia txor-txor ari zen bazkaldu bitartean, poz-pozik arratsalde hartan bertan azterketak bukatuko zituztelako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 260. orr.

Txor-txor ari zen jendearen buru gainetik trenaren kea zebilen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 88. orr.

Tabernaz taberna, edan eta txor-txor, txor-txor eta edan, azkenean sekulako melokotoiarekin bukatu arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 15. orr.

3 (izen gisa)

Edurneren txortxorra are ozenago egin zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.

-Gaurkoa araudiaren aurka doa zuzen-zuzen -forentsearen ahots zolia, hilerriko txori ugarien txortxorrekin lehian-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Txortxorrak xurxur egin ziren ni ikusi bezalaxe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 265. orr.

Kristinak irri apal eta luzea egin zuen, txor-txor alkoholiko bat, eta nik barre murritz batez erantzun nion bere ateraldi zentzugabeari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Txortxor algarak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.

5 txor-txorrean adlag kalakan.

Parranda txikiak izaten dituk, ez pentsa orgiak-eta egiten ditugunik, baina hortxe egoten gaituk gauero, pattar pixka batekin eta atsoen moduan txortxorrean, logurak erretzen erretiratzen garen arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus