Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire aitona Joxemari, ikazkin ibili zen gaztetan, mendian txondorra eginez. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 18. orr.
Mikel txondorrean lanean hasi eta zakurra berriro agertu zitzaion. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 73. orr.
Erregeak agindu zuen presta zezatela gazteluaren aurrean txondor handi bat, Kameloteko edozein puntutatik ikusteko modukoa. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 67. orr.
Herriko gazteek ekainaren hastapenetik San Joanak pasatu arte egin asmo zuten txondorra. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 129. orr.
Piztuta ikusi nahi zuten txondor itzela. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 129. orr.
Erregina txondorrean erretzera eraman eta handik denbora batera, zerbitzari bat itzuli zen Arturrengana, oihuka: [...]. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 71. orr.
Emakumeek, gizona hilda, beren buruak gizona erretzen ari den txondorrera botatzen dituztela ere entzun edo irakurri izan dugu. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 83. orr.
Egur txondorra gerturik dago ahukua etorri denekoxe. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 194. orr.
Zeharragak txandaka eta trabeska jarriz su-txondor baten moduan egina. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1370. orr.
Agindu iezaiek ezen, Itakara itzultzean, umerik egin gabeko behi bat eskainiko dieala eta su-txondar bat egingo duala opari anitzez. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 71. orr.
Munduko estatuak beren senidearteko iskanbila eta borroken biktima gisa jada hileta-txondorrean zeutzanean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 18. orr.