Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txolarte iz lanartea.

Edozein txolarte aprobetxatzen zuten harekin jostatzeko.     «Bizia lo», 2003 - 130. orr.

Txolarteren bat geratzen zitzaigunean, elkarrekin joaten ginen orduan ere, zinera edo beste ikuskizunen batera.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 195. orr.

Ez zen enologoa, baina bai entomologoa, intsektu eta tximeleta bildumak egiten baitzituen bere txolarteetan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 154. orr.

Bilera osteko txolarteetan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 42. orr.

Poltsa zahar samar baina zabal bat ere hartu nuen, nire txolarte urrietan idatzi nuen fikzio-lan baten eskuizkribua bertan sartzeko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 157. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus