Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txolarre 1 iz txori txiki moko-motza, lumadi arre ilunekoa, jendea bizi den inguruetan oso arrunta (Passer domesticus).

Txominek ehizatuak zituen ordurako hiru txori: txolarre bat, kaskabeltxa eta karnaba.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 102. orr.

Uso eta txolarreei erreparatzen nien, elkarren arteko lehian, ogi apurren bat nork lehenago zintzurreratuko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.

Otsailean, goizak haizez, txolarrez eta argi urdinez beterik zeudenean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.

Gure aurreko oholezko hesian bi txolarre geratu ziren. Egunsentiak gela barrena ñabardura urdinez margotu zuen, eta txolarreen txio traketsa inguratu zen leihora.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Hesi batetik txolarre baten txorrotxio umela zetorren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.

Batzuetan, hari elektrikoan dauden bi txolarreren moduan konpontzen ginen, eta beste batzuetan elkarri hozka egiten genion.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 92. orr.

Hegoak astintzen ditu txolarreak, baina ezin da askatu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 187. orr.

Elurteak harrapatutako txolarre batena bezalako abailduraz begiratu zidan Müller jaunak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 330. orr.

Felixek arma bizkarreratu, apuntatu, tiro egin, eta txolarrea bota du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 36. orr.

Txolarreen ehiztari dabilen belatzari jarri diot arreta.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 97. orr.

Gero [katuak] begiak distiraz eta txolarrea ahoan zuela ihes egin zuen handik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.

Hor doa Delfoseko tenplura, eskuan txolarre bat hartuta, gainjantziaren azpian gorderik, orakuluari galdera bat egiteko asmoz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 44. orr.

Eta ni, txolarre ahul bat, hegalak hautsirik, hankak hautsirik, mokoa hautsirik, eta, batik bat, bihotza erdibiturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 45. orr.

Txolarre zauritua erortzen ikusten duen katua bezain objektiboa da.  Berria - Kultura   2006-03-21

Lizardiren txolarrea eta Lauaxetaren lilia.  Berria - Kultura   2004-10-31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Askeak ziren eta lotsarik gabeak, teilatu ertzean ernaltzen ziren txolarre bikoteen gisan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 248. orr.

Txolarre-saldo bat aireratzen ikustean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 35. orr.

Basoilar edo ahateren bat ekartzen zuen beti bazkaltzeko, edo, batzuetan, txolarre-arrautzak soilik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lehen aldia da etxe-txolarrea, hegabera, enara eta arabazozo pikarta Europan kezka eragiten duten hegaztien zerrendan sartzen direna.  Berria - Gaiak   2004-11-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus