Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horregatik agian eramango zuen eskua barruko poltsikora, eta handik, metalezko kaxa batetik, txokor bat atera eta piztu egin zuen antsiaz: La Paz, Wilde Habana. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 74. orr.
Han egoten ginen, txokorrak erretzen, zezen plazan edo futbolean egongo bagina moduan. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Bere aldameneko gizona ere geldi, txokorrari upaka. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.
Ondoko bibotedunak txokorra lurrean amatatu zuen zapatarekin. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.
Txokorrik gabe pilota partiduaz goza daitekeenik ez zaio askori buruan sartuko. Berria - Harian 2005-11-04
Ducados bat balitz bezain suelto erre zuelako larderiazko txokor erraldoia. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 57. orr.
Bibote luzeak eta tripa biribila, eskuak galtza narrasetako poltsikoetan, puru txonkorra ezpainetan, burdin pila bati begira zegoen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.