Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txokolateria iz txokolate fabrika. ik txokolategi.
Baziren garai batean hiru txokolateria: bata Karrikaburuan, bigarren bat Etxepare edo Irauzketan, zeintan gelditzen baitira oraino txokolate egiteko orma edo moldeak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 62. orr.
Hortik goraxago bazegoen zubi ttipi bat, zeintatik pasatzen baitzen txokolateriara uraren eramaiteko tuioa edo hodia, burdinezkoa. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 22. orr.
Txokolateriak eta oihalgindegiak hurbil. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 96. orr.