Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txokolategile (orobat txokolate egile, xokoletegile eta txokolet egile) 1 iz txokolatea egiten duena.
Hot-Barreko lana abandonatu zuen, Rachel eta Jacob Santa Izpiritu auzoko txokolategileen neskame bihurtzeko eta diru-trukean jokatuko zituen gizonak hautatzeko eskubidearen erdiesteko. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 94. orr.
Baionako 7 txokolet egileek beren txokoleta jastarazi dute eta beren egiteko manerak ere erakutsi. Herria 2001-05-31
Baionako txokolate-egile judu leinu baten abenturak. Herria 2003-02-06
2 txokolate fabrika.
Natrak 55 milioi euroren trukean erosi du Zahor txokolategilea. Berria - Ekonomia 2004-07-29