Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txokolate (orobat xokolate g.er. xokolet g.er., txokolet g.er., xokolot g.er. eta txokolata g.er.) 1 iz kakao hautsez, azukrez eta beste zenbait gaiez eginiko ore gotortua; gai horrekin egiten den edaria.

Harryk txokolatea hartu, bai, baina ez zuen jan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 73. orr.

Hartu al du txokolaterik? -galdetu zion kezkatuta Pomfrey andreari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 315. orr.

Kafea xigorkiekin edo txokolatea txurro egin berriekin hartzera.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 41. orr.

Txokolatearen dasta garratza miazkatu nuen aho barruan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 144. orr.

Baziren garai batean hiru txokolateria: bata Karrikaburuan, bigarren bat Etxepare edo Irauzketan, zeintan gelditzen baitira oraino txokolate egiteko orma edo moldeak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 62. orr.

Ez dut txokolate hori pozoitu, entzun?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

Eskua jaso nuen, beste txokolate bat eskatzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 143. orr.

Igo txokolate bat eta opiltxoak 108. gelara, lehenbailehen, mesedez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 238. orr.

Txokolate bana eman zien.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 26. orr.

Hondartza txikiaren gaineko kafetegian txokolate bana hartzea proposatu diot.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 322. orr.

Txokolate apur bat hartuko nuke orain.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 153. orr.

Txokolate egin berriaren usaina.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.

Azukrea eta txokolateak emango dizkiotela zirkoa ikustera inguratzen den jende guztiari.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 137. orr.

Esan ohi zuen txokolatea bezalakoa dela bizitza: baduela alde bat garratza, eta baduela alde bat eztia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.

"Ba al dakizue txokolatea afrodisiakoa dela?", bota du mutil batek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.

Ontza bat txokolaterengatik sentitu litekeen inbidia.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 171. orr.

Egundoko arrautza bat, txokolatezko arrautza baten erabateko itxura zuena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 120. orr.

Txokolatezko budinaren eguna.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 19. orr.

Sarreran Dursleytarrek txokolatezko izozki handiak erosi zizkieten Dudleyri eta Piersi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 29. orr.

-Libra bat txokolatezko bonboi, mesedez-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 127. orr.

Gaztarik finena eta gailetak, txokolatezkoak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 145. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Mendazko txokolate fin batzuk eskaintzen ari zenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.

Estimatuko dizu berogarria, txokolate ona egiten duzulako lotu baitzuen gaixoa ohera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 255. orr.

Armairua zabaldu, txokolate beltza atera, eta bi pusketa kendu zizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 35. orr.

60 emakume txokolate beltzarekin estali genituen eta 75 gizon txokolate zuriarekin.  Berria - Kultura   2006-04-21

Amak txokolate beroa prestatu zigun, ogi xigortuarekin eta gurinarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 97. orr.

Sukaldeko mahaiaren jiran eseri dira denak, erdian jarrita txokolate bero-beroa, ogi xigortu berria, galletak, bizkotxoak, marmelada eta gurina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 144. orr.

Txokolate egina eta gailetak atera zizkidan, zer edo zer hartu nuen itsuskeria ez egiteagatik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 108. orr.

Txokolate egosiaren usaina leihoen azpiko burdinsareetatik gora igotzen zen, kiribilka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esnea txokolate-hautsarekin, ogi xerrak gurina eta konfiturarekin eskaintzen zizkien.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 38. orr.

Gozokiz betetako kristalezko txokolate ontzi hautsez zikinduaren eta latoizko balantza pisuaren atzean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 178. orr.

Excella txokolate enpresa eskuratu zuen Zahorrek, Kanadako eta Erresuma Batuko merkatuetan sartzeko asmoz.  Berria - Ekonomia   2004-07-29

Rachelen egoitza garbitzen zuen orduetan, Janinak beti ondotik zeukan txokolate ekoizleen alaba bihurria.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 97. orr.

Izozkiaren gainean txokolate-krema beroa zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 153. orr.

Zale amorratua naizen txokolate pastelak jarri nituen ur botilaren ondoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 296. orr.

Goizean txokolate-ura ematen zioten, arratsaldean haragi egosia, eta gauean baratxuri-zopa nazkagarri bat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

Postrean kaputxina tarta txokolate saltsarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Txokolate usaina zegoen airean. prest zegoen ahal zituen txokolate-barratxo guztiak erosteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.

Zutitu, azken txokolate-zatia ahoratu eta Gryffindorreko dorrerantz abiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 199. orr.

Pomfrey andreak bat-batean txokolate-puska handi bat sartu zion Harryri ahora.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 316. orr.

Ogi puska bat eta txokolate ontza bat, hori izan zen bere askaria.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 104. orr.

Lupin maisua txokolate-tableta handi bat zatitzen ari zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 73. orr.

Batean freskagarriak zeuden salgai eta bestean jateko goxokiak, sandwichak eta txokolate tabletatxoak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 161. orr.

Bere barnea burbuiletan lehertzen zen, soda bailitzan, marrubi, endalahar, txokolate, gerezi eta banilla zaporeko xarabe gozora isuria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 475. orr.

Batean baratzuri-zopa prestatuko diagu ordu txikietan, bestean txokolate-jana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 147. orr.

Haurrek gehien ikusten dituzten emakizunak txokolate, soda eta gozoki iragarkiak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

503 zenbakia zeukan ate txokolate-koloreko baten aurrean zegoela, traskoak etorri zitzaizkion gogora.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 128. orr.

Beltzaren eta haurraren aurrean txokolate katilu bana zegoen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 207. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezpainetan marroi-txokolate kolorea jarri zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 99. orr.

5 adkor haxixa.

Izen asko ditu: haxixa, maria, belarra, kostoa, txokolatea...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 99. orr.

Gure droga txokolatea zuan, garai hartan mila pezeta balio zuten talegoak, xapal-xapalak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.

1980ko buelta horretan, berriz, haxixa sartu zen indarrez geure inguruan: txokolatea, kostoa, kaka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus