Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txokokeria 1 iz norbait bizi den txokoko gauzei neurriz kanpoko garrantzia emateko joera.

Usuagoa da erregio prentsa, izararen besteko lau-bost-sei plegu, Frantziatik nazioartera eta kiroletatik iragarkietara, txokokerian barna.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 78. orr.

Ikuspegi honetatik erlijio-txokokeriaren egungo egoerak mugagabe jarraitzearen nozioa zentzugabea gertatzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.

2 (hizkuntza-kontuetan)

Euskalkietako txokokeriak eta bitxikeriak euskara batuan txertatzeko ahalegina.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 230. orr.

Gogor salatu zuen zenbait idazleren jokabidea, euskara eta Euskal Herria batzen ahalegindu beharrean, txikikeriak eta txokokeriak erabiliaz, hizkuntza desegiten eta desegituratzen zihardutelako.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 95. orr.

Txokokeriari muzin egin eta Euskal Herri osoan ulertzeko moduko hizkuntza erabili behar du kamara aurrean delarik.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 164. orr.

Zurtuta irakasle kaskasoila nire hitzontzikeriagatik, ez zegoen italieraren txokokerien jakinaren gainean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 149. orr.

Batzuek berehala hartu dute beren probetxurako mezu horren zati bat, mezuaren osotasuna atzenduz, eta berehala hasi dira goi mailara eramaten txokokeriarik handienak, horrela hobetuko delakoan euskara.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 158. orr.

Bere garaiko euskara mintzatutik gertuegi zegoen Azkueren eredua, eta azken orduko hainbat berrikuntza eta hainbat txokokeria onartzea ekarri zuen horrek.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 163. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus