Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eraikinaren txoko bateko iturriaren marmar isilak iluntzeko beste zaratak estali zituen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 29. orr.
Otoitzean ari zen elizako txoko batean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1105. orr.
Tabernako txoko batean eseri naiz, eta tapiz berdean hedatutako egunkari txatalak hartu eta utzi ibili naiz. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 39. orr.
Etxebizitza zahar hartan txoko bat prestatuta zeukan beti, ohea jantzi berria, mutila noiz agertuko zain. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 20. orr.
Lozakua zabaldu nuen txabolako txoko batean zegoen Antonioren ohe ondoan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 99. orr.
Barra amaitzen den txokora hurbildu dira. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 118. orr.
Txoko bat besterik ez diat eskatzen; lurrean ere lasai asko egin zezakeat lo. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 132. orr.
Lehengusuen etxera joaten nintzenean ere, haiek Tintin-en abenturak izaten zituzten eta txoko batean ezkutatuta irakurtzen egoten nintzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 233. orr.
Gauean, ukuiluko txoko batean, Peppone eta On Camillo kartetan ari ziren, petrolio-lanpara baten argitan. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 179. orr.
Egongelako txoko batean zegoen mahai txikiago batean gosaltzea erabaki zuten. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 96. orr.
Gosaltzeko txokoan eseri, kafea hartu eta eraztun bat uzten dut oharraren gainean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 96. orr.
Gauero [...] Hermione egongelako txoko batean lanean ikusten zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 199. orr.
Joseba txoko bateko eserlekuan jarri eta mina jasateari ekin zion, mutu. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 70. orr.
Emakume zahar batzuk zeuden txoko batean eserita, edalontzi txiki batzuetan jereza edaten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 66. orr.
Leihoaren txokoan ezkutatu nauk ni, eta ez naik ikusi. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 204. orr.
Katuaren etxola dago txoko batean, baina ez dago katurik inon. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 98. orr.
Konturatu ginen etxean epel zegoen txoko bakarra beheko suaren ondokoa zela. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 169. orr.
Lehenbizi eraman txakurra bere txokora, zure gela ez da animalia bat edukitzeko leku aproposena eta. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 12. orr.
Bera moldatu zen ezagun batzuen etxean txoko bat aurkitzeko. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 145. orr.
Has eta buka edan zuen Abelek limoi-ur basokada handi bat, edarien txokoan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.
Halako baten arreta jarri zuten kafetegiaren azken txokoan begira-begira zeuzkaten mutilengan. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 96. orr.
Bakartien izkina honetan, -sartu eta eskuineko txokoan- [...]. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 136. orr.
Jende guztia bakean itzuliko da nor bere txokora. Elizen arteko biblia Ir 18,23
Barraren izkinan zegoen, aurkitu zuen txoko ezkutuenean. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 41. orr.
Horretarako etxeko ganbarako nire txoko ezkutua erabili genuen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 87. orr.
Gela estu bat zunan, bi atekoa, eta bakoitzak beste txoko estu batera eramaten zinan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 100. orr.
Ahots batek Clauderi deitu zion izkinan zegoen ardandegi baten txoko ilunetik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.
Moldiztegiarentzako tokia ere bai: txoko itsusi bat "Euskaldunen karrikan", Errobiren ondoan. Txillardegi «Putzu», 1999 - 302. orr.
-Arratibel eta Ibeasen galeria txoko txikia da, baina, hala ere, arrakasta izango duela uste dute. Berria - Kultura 2004-08-01
Nire txoko sekretua da hau -erran zidan Angelak. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 77. orr.
Txoko goxoena tximiniakoa zen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 164. orr.
Hor barruko biltegian txoko egokiren bat egongo da, ziurrenik. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 103. orr.
Aparteko txoko batean, besteen ikusmiratik urrun, jesartzera gonbidatu zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 54. orr.
Emaztea mahatsondo emankorraren antzeko izango duzu etxe-txokoan. Elizen arteko biblia Sal 128,3
Celarena, ordea, mundiala izan da, heriotza, alegia; Xanpunena, berriz, etxe txokokoa, euskaraz bakarrik hil baita bertsolari lapurtarra. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 100. orr.
Taberna txokoan zegoen, beso bat barra gainean jarrita eta kafea eskuan. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 187. orr.
Ez dakit zenbat denbora egin nuen ziega txokoan eserita, uzkurtuta. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 23. orr.
Amak sukalde txokoan irratiari bolumena jaitsi zion. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 200. orr.
Txakur-janari nazkagarria jan behar izaten nuen sukalde txokoko ontzi zikinean. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 15. orr.
Antonio supazter txokoan dago. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 133. orr.
Ehuneko ehun segurua den zulo, txoko, izkina edo koskara heltzea. Liburua Harryren idazmahaiaren azpiko txoko ilunean ezkutatu zen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 161. orr.
Txoko bat aurkitzen zuen beti ohe batean, han eta hemen jaten zuen, zarpa zaharrez janzten zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 235. orr.
Maletako txoko bat seinalatu zuen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 83. orr.
Janaritegiko teilen artetik aurkitu zuen txokoa kardo batek. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 137. orr.
Max Centerreko poltsa urdinaren bila hasi da furgoneta irauliaren txoko-bazterretan, baita laster aurkitu ere. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 26. orr.
Puru-mutturra ezpainen txokoan zeukan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.
ik beherago 13.
Bihotzaren txoko ahaztu eta aspaldian lokartu hori itzartu egin dela iruditu zaio. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 41. orr.
Burmuinaren txoko galdu batean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 42. orr.
Salmonellaren bakterioak bere burua babesteko eta ugaltzeko txoko bat egiten du. Berria - Gaiak 2004-06-18
Gero eta bustiago sentitzen naiz, zakilak nire txokoa bila dezala nahi dut, nire barnean sar dadila. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.
Uste eta nahi baino askozaz lehenago isuri nuen hazia txoko goxo hartan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 27. orr.
Niri beti gustatu izan zaidana buztana txoko goxoan gorderik edukitzea baita. Aitor Arana «Onan», 2000 - 67. orr.
Ematen zuen giltza berez erori zela neska gaztearen esku-txokora. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 73. orr.
Musuz betetzen zizkidan izter-txokoak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 153. orr.
Nik esango nuke bihotzaren txoko batean pizturik atxikitzen zeniola esperantza horren kriseiluari. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 39. orr.
Neguak aurkituko ahal zuen txoko laiotz galduren bat iraganaren eremuetan! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.
Baina ez pentsa Euskal Herria dela misoginiaren txoko bedeinkatua. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 45. orr.
Ni ikasle izan ninduzun urte horretan piztu omen zitzaizun maitasun-txingarra bihotz-txokoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 11. orr.
Bertan lan egiten dute, eta bertan dute beren maitasun txokoa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 61. orr.
Txoko ekologikoa: espezie batek bizi, hazi eta ugaltzeko behar dituen baldintzen eta baliabideen multzoa da. Berria - Gaiak 2006-04-16
Aretoaren lau txokoetara bakarrik daude zuzenduak zeharreko argiak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.
Bazter batean, harresietako txoko batean, ba omen dira persiarrek idatzitako bertso batzuk. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 94. orr.
Hala ere, baratzearen txoko batean ikusi zuen metalezko platertxo bat, katuei jana emateko modukoa. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 198. orr.
Xalak zabaletik pilota zail bat jaso zuen, Titinek txokora bidali zuen pilota, baina Pascualek jaso zuen. Berria - Kirola 2004-02-29
Txokotik zabalera sakatuz Irujok Gonzalezen autoestimua errekara bota zuen. Berria - Kirola 2004-04-08
Dejadak txokoan, zabalera irekiak, airez sarturikoak... Berria - Kirola 2004-09-19
Capellanek hormabikoa jaso, dejada txokora, eta tantoa. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 59. orr.
Ikaragarriak izan ziren haren gantxoak eta txokoan utzitakoak. Berria - Kirola 2004-12-28
Erasoan, halaber, bolea izan zuen arma nagusia, eta txokoan zein zabalean ia ez zuen hutsik egin erasoan. Berria - Kirola 2006-05-07
Txokoan pare bat, beste bi zabalera eta hormabikoa. Berria - Kirola 2006-01-07
Pascualek ez ditu Titinen keinu gehienak ikusten, eta kostata iristen da txokoko zuloa babestera. Berria - Kirola 2006-01-29
Kursaaleko gunea eta Zurriolako hondartza hainbat doinuz beteko dituzte munduko txoko askotatik iritsita ko musikariek. Berria - Kultura 2004-07-23
Ia laurehun koroaren truke munduko txoko ederrak bisita zitezkeen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 43. orr.
Horiek baino zaharrago direnek mundu zabaleko edozein txokora joatea aukeratzen dute uda partean lan eginez laguntzera. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Munduko azken txokoan ere euskaldunik topatu behar! Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 30. orr.
Gazte Topaguneko filosofia Euskal Herri osoko txokoetara zabaldu gura duen ekimena aurkeztu zuten atzo. Berria - Euskal Herria 2006-02-25
Gazte talde handi bat motxilak bizkarrean dituztela hiriko txokoak bisitatzen. Berria - Harian 2005-08-19
Arrantza-eskola politeknikoaren gibelean dagoen txoko polit batean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.
Gertuago, Tirol aldean, Suitza eta Austriako txoko menditsu horretan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 209. orr.
Arabako txoko baten, euskararen ertz baten, Zigoitian. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 88. orr.
Hamar litro gehiago atera ohi ditugu Arantzazuko txokoan: 134. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 59. orr.
Herriko beste txoko berezi batean, Andra Mariko dorrearen azpian. Berria - Kultura 2004-08-20
Txoko bitxia duk Paris zaharreko kale hori! Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 37. orr.
Suresnesera erretiratzeko, bien gustukoa baitzen aldirietako txoko hori. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.
Maite nuen, jolas-orduetan, handik zehar galtzea, eta txoko bitxiren batean liburu bat irakurtzea. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 78. orr.
Uste dute badirela noski unibertsoan hainbat txoko bizitza eta, ziurrenik, are bizitza kontzientea hazteko aski egokiak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 36. orr.
Paisaiak ere pintatzen nituen, eta kale-txokoak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 125. orr.
Bilbori, oraingoan ere, ia 30 litro kentzen dizkio Donostiako golko-txokoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 392. orr.
Hogeita hamar metro karratu inguruko txoko bat zen, argi gutxikoa baina atsegina. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 374. orr.
Hain zuzen ere, 1935az geroztik Hogar Vascoko txokoan beren bulego-gela badute gazteek. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.
Ondorioz, ez gara elkarrekin fidatuko, elkarte eta txoko gastronomikoetan lapurretak areagotuko dira. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 102. orr.
Bi eguneko jardunaldiak goizeko hamarretan hasiko dira, Oiartzungo Herri Musikaren Txokoan. Berria - Kultura 2004-11-26
Colon de Larreategi kaleko jatetxerantz joateko agindu dionean, euskal sukaldaritzako txoko garestienetakora. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 121. orr.
Apala da oso, marinel txoko horietako bat, baina oso bista onak ditu. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 337. orr.
Txokoarekiko atxikimendua dela eta, hizkuntza komunitate txiki batek atxiki-atxikia jarraitzen du bertan sorturiko tradizioei. Ikustea, alegia, ez dela txoko-mintzaira jakin baten kontua lurtasun horrena, eta semantika sakonago, unibertsalago bati dagokiola. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 249. orr.
Txoko-hizkera itxienean oinarriturikoak alde batera uztea. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.
Hala eta guztiz, poesiari ere txoko bat eskainiko diogu. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 28. orr.
Bestalde, nire txoko propioa izatea esan nahi du, nik nahi ditudan gaiak nahi ditudan moduan esateko espazioa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 249. orr.
Bertsolaritzaren interneteko txokoa ez dadin bakarrik elkartearena izan Radio Euskadin, Almudena Cachoren umore on eta argia lagun osatu nuen nire txokoa urte batzuetan. Berria - Kultura 2006-02-18
Lehen plamako albiste zena, albiste bitxien txoko-txokoan zokoratua dute orain komunikabideek. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 72. orr.
Ezpain txokotik dario hortzetako pasta zuria. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 100. orr.
Bere aurpegi puztuan, begiek zehaztasunik gabe begiratzen zuten; ezpain txokoetatik zimur sortak ernatzen zitzaizkion. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.
Irribarre sotil batek zeharkatu zituen bien ezpain-txokoak. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 88. orr.
Adaren ezpain-txokoek irribarre bat saiatu zuten. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.
Eslabiarren bereizgarri nabarmen bat agertzen zitzaion ezpain-txokoetan: haur-itxurako aurpegikera eztia. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.
egongelako txoko (4); etxeko txoko (3); euskal herriko txoko (11); gipuzkoako txoko (3); munduko beste txoko (3); munduko txoko (8); nire txoko (5); plazako txoko (3); tabernako txoko (3)
txoko batean eserita (5); txoko batean zegoen (4); txoko bateko (3); txoko berezia (5); txoko eta bazter (6); txoko ezkuturen batean (3); txoko guztiak (13); txoko guztietan (12); txoko guztietara (9); txoko guztietatik (8); txoko ilun (10); txoko ilun batean (7); txoko txiki (3)
bere txokoa (15); gure txokoa (3); nire txokoa (3); txokoa bilatzen (3); txokoa topatu (3)
bere txokoak (3)
azken txokoan (4); bere txokoan (14); betiko txokoan (4); erraldoien txokoan (5); leihoaren txokoan (3); supazter txokoan (3); txokoan eginiko (3); txokoan eserita (4); txokoan jarri (4); txokoan utzi (3); txokoan utzitako (4); txokoan zegoen (6)
bere txokora (6); txokora joan (4)
azken txokoraino (3)
txokoren bat (7); txokoren batean (18)
barne txokorik gordeena (3); txokorik gordeena aurkitu (3)
edozein txokotan (15); hainbat txokotan (10); hamaika txokotan (4); munduko edozein txokotan (3); zein txokotan (4)