Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txoke 1 iz elkar-jotzea, talka.

Irten orduko kotxe bat gainera datorkiela ikusten dute; Mikelena, jakina, eta hau gelditzen saiatu arren, danba!, txokea ezinbestekoa da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 175. orr.

Ahotik aterarazten zuen barruan konprimatutako aire hori, kanpoko airearen kontra jaurtikiz; txokearen kolpearekin hotsa ateratzen omen zuen garbi-garbi.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.

Ur-ttanttak goraka jelatzen direneko, txoke eta tupust dabiltz, jelatxo eta izotz txintxarrok, hodeiaren masa hori elektrizitatez kutsatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 243. orr.

2 irud/hed

Sekulako zalaparta sortu zen, eta hantxe abiatu ziren letra guztiak estropozoka, bata bestearekin txoke eginez, eroriz, pilatuz, ahal bezala zutituz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 106. orr.

Diskurtso teorikoaren eta antzinako arkitekturaren aztarna arkeologikoen ebidentzia multiforme eta guztiz ez-arautzailearen arteko txokeak sortzen zuen txundidura eta harridura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 240. orr.

Gaixoak lasaiak dira, izenak ere dioenez, urdurientzat eta gogaikarrientzat txokeko terapiak daude erietxeko zuritasun garratzean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.

Poloniak eta herrialde baltikoek Letonia, Estonia eta Lituania txoke terapia gauzatu zuten, Europako erdialdeko beste estatu batzuek aldaketak mailaka egin zituzten bitartean.  Berria - Mundua   2004-06-08

3 gauza harrigarria.

Hi joten ikustea egundoko txokea zoan, trikitiaren eboluzinoaz apur bat jakitun gengozanok higan Rufinoren doble egin-egina ikusten gendualako, ha zaharrean eta hi gaztean.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus