Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txoil ergeldu gabeko haur guztiek nahi dutena garbi-garbi erratea bertzerik ez duzu egin zuk, Saioa: zu zara zu lurreko gatza, zu nere arreba bizkia! Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.
Gauza asko esan da gure Orentzero gizajoaz, baina, orain arte aditu ditudanetatik, bat bakarrak ere ez nau txoil ase. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 71. orr.
Txoil barregarria da ijito drogazalearekiko elkarrizketa ere. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 56. orr.
Geroxeago ohartu zen, nonbait, bere aldamenekoa neska txoil polita zela. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 31. orr.
Esan nion, bada, amari bakarrik ordu pare baterako nintzela etxean, negozio txoil aipagarri eta sekretu batera bidean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 32. orr.