Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bigarren tiroa autoaren txoferrari ematera, eta ez don Jaime txatxu hari, Bernardino bere ondoan izango zuen erreka ertz hartan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 265. orr.
Autobuseko txoferra eta bertan zeuden bidaiariak asko ikaratu ditun. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 13. orr.
Hegazkin pribatuak eta txoferrek gidatutako autoak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.
Kotxe bat, oso handia, marroiz jantzitako txofer batek gidatua. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 58. orr.
Williams andreak xoferra bidali zuen Jacken maleten bila. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 43. orr.
Batzuetan, autoa bidaltzen zion, txofer eta guzti, ibilaldi arin bat egin zezan hirian zehar. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 64. orr.
-Nora? -txoferraren galdera. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 76. orr.
Atzerako ispiluari begira hitz egin zion txoferrak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 41. orr.
Txoferrak autoa leun-leun gelditu zuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 22. orr.
Aitak SSetako bere txoferraren uniformearen jaka grisa eman zidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 250. orr.
Kutxa eta atea itxi ondoren txoferraren jarlekuan eseri da. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 43. orr.
Txoferraren ondoan eseri zen Pat. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 231. orr.
-Boulevard kafetegira -agindu nion txoferrari. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 145. orr.
Zauritua Bilbora eramateko agindua eman zion txoferrari. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 57. orr.
Ni edozein mozorro hartzeko prest nengoen, txofer, soldadu, kazetari, edozein, Chavezengana hurbildu ahal izateko. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 128. orr.
Herrira egin nuen joan-etorrian txofer izan nuen gaztea; Badiola hain zuzen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 172. orr.
Barruan ikusi genuen txofer uniformeduna. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 15. orr.
Ez zen neskamerik falta, ezta inuderik, etxeko morroirik, lorezainik edo txofer kapeladunik ere. Berria - Euskal Herria 2004-05-16
Neu nintzen garbitzailea, lorezaina, etxekoandrearen txofer pribatua, iturgina eta kristal garbitzailea. Berria - Euskal Herria 2004-05-16
Utzi nahi ez, nonbait, beste inori gure salbatzaile izaten; txofer ona izan balitz sikira, baina kaxkarra baino kaxkarragoa izaki. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 195. orr.
Txofer beltzak bolizko hortzez beteriko ahoa erakutsi zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 451. orr.
Txofer berriak galdetu dio lehengoari: "Eta horiek, nora eraman behar ditugu?". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 461. orr.
Ondo zihoala erantzun zion txofer lanetan ari zen emakumezko adinduak. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 161. orr.
Musuen hagunaz bereizi ginen, taxi txoferraren begi-keinuen benedikazioarekin. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 64. orr.
Logroñora doan taxi txofur bat gelditzen zait, berehala erranez, beti hartzen ohi duela Santiagorako bidean dabilela iduritzen zaion norbait. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 82. orr.
Autobus txoferra da bera. Pako Aristi «Note book», 2005 - 15. orr.
Bus-txoferra. Pako Aristi «Note book», 2005 - 18. orr.
Nagusia gamelu-txofer, sermolari edo tximeleta-ehiztari artatsua zen sorterrian Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.
Txofer neu joango nintzen, eta ondoan, Roman bera. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 43. orr.
Mirari zihoan txofer. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 243. orr.
Gerran txofer ibilia zen, aita bezala. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 428. orr.
Oraingoan bi kataluniar zetozen txofer. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 245. orr.
txofer eta guzti (3)
gure txoferrak (3)
txoferraren atetik (3); txoferraren ondoko (5)