Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txo 1 lgart gizonezkoekin eta eskuarki mutikoekin deitzeko erabiltzen den deikia. ik to1.

-Ez zekiat, txo.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

-Ostia, txo, arrazoi duk!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 100. orr.

-Lasai, txo, nik eurak baino eurek ni begi-bistatik galtzeko gogo handiagoa ditek!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 9. orr.

Nik ere jartzen diat BBC, txo, Benny Goodman-en kuartetoa entzuteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 58. orr.

Joder, txo, nik zer ostia jakingo diat ba -erantzun dio-.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 88. orr.

Oso pozik nago, txo; harakinek solomoa oparitzen didate, xerrak oparitzen dizkidate...  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 256. orr.

-Hi, txo, eta zurrutean jardun izan bagenu ere, zer?!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 186. orr.

-Tira, Eñaut, ze moduz, txo!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 173. orr.

Hau txute bat bezala duk, txo!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 125. orr.

Esaten eta egiten utzi behar zaiek; libre utzi behar zaiek, txo.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 172. orr.

Kanela fina, txo.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 156. orr.

2 itsasontziko mutila.

Lemari ero batek gidatu belaontzi mastagabetuko txo, eskifaia hordi batek etengabe ipurzulatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.

«Gehienok txo bezala hasi ginen, 13-14 urterekin», zehaztu du Romerok.  Berria - Harian   2006-04-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus