Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txizagura (orobat txixagura g.er.) iz txiza egiteko gogoa. ik pixagale.
Txizagura zuen eta hura zen lehenengo gauza. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 140. orr.
Gero txizagura etorri zait eta, begiak zabaldurik, errekasto urre kolorea irteten ikusi dut bainuontziko apar artean, epel, hozten hasitako uretan. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 41. orr.
Jan faltak, txizagurak, nekeak edo jarduera sexualaren faltak desoreka sortzen dute, eta, horrenbestez, berriz oreka ezartzeko beharra izaten dugu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 147. orr.
Txizagurak aztoratutako berna estutze batzuk burutu zituen Mentxuk. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 16. orr.