Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez dakit beldurragatik zen, baina bat-batean txisa egin nuen gainean; nitaz barrez hasi ziren batzuk, eta beste batzuk, berriz, nirekin haserretu ziren, mihiarekin gela osoa garbitu beharko nuela esaten zidaten. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
Barakaldoko Udalak 300 espediente ireki ditu sei hilabetean kalean txiza egiteagatik. Berria - Euskal Herria 2004-01-03
Han euri urezko putzu bat egoten zen, edota ureztatzeak eragindakoa, edota zamariren baten txizak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 174. orr.
Besteen hautsak kendu eta besteen txizak komunean lagatako putzu lehorra garbitzera! Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 41. orr.
Infekzioa moztu zitzaion arte preso antiguarrak odola isuri zuen txizarekin batera. Berria - Euskal Herria 2004-04-14
Odolaz gain, txizaren zenbait parametro ere aztertzen dira metodo horrekin. Berria - Kirola 2004-09-03
Lehenengo eta behin neure eremua mugatzea erabaki nuen eta txizaz busti nituen bainera, Santiren ohea eta egongelako besaulkia. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 37. orr.
Bizitza, kakaz betetako belaontzia da txizazko itsasoan uzkerren haizeak bultzatua! Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 421. orr.
Hombre, txizatan bainatutakoak badatoz. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 92. orr.
Kalea ilun dago eta txiza usaina dario. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 87. orr.
Tentetasun harekin ez zegoen jakiterik komunetik kanpora txiza arrastorik laga barik egitea posible izango ote zen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 152. orr.
Txiza-zorrotadaren erdian zegoenean, Lucasek bira egin eta aingeruaren oinarrira apuntatu zuen. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 65. orr.
Zira barregarria [...] logelan utzi eta derrigorrezko txiza parrastada bota ondoren eseri zen mahaira. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 40. orr.
Deeena kontatu nion, txiza euria, korroan hasi eta nola joan ziren nire hezurrak galtzada harrietara, bertso-saioa, [...]. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 106. orr.
Ku-kux-klanaren eraso txiza-jaurtitzaileak sortutako egonezina uxatzeko. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 91. orr.
Txiz arrada ederrak lagatzen dituk tazatik kanpora. «Kuskue tanden», 2004 - 196. orr.
Ozta-ozta ematen zidan abagunea txizarrada bizkor bat eta kaka mokordoa bota nitzan, eta berehala itzularazten ninduen etxera. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 36. orr.
Lubeta gainetik, txiza eginen duzu itsasora. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 145. orr.
-Bertan egin ezak txiza, egin ezak bertan! Jon Maia «Riomundo», 2005 - 23. orr.
Txiza eginez markatzen dituzte beren lurraldearen mugak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.
Errepide bazterreko ostatu parera iritsitakoan, txiza egitera aterarazten ditu umeak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 15. orr.
Bidankozeko batailoian gazte bat, gauean txiza egitera irten eta bertan hil zuten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 40. orr.
· Bitartean ez da garbituko eta txiza eta kaka ziegan egingo ditu. Berria - Euskal Herria 2006-01-20
Hor malda behera hasten da eta, txakurrek hanka jasotzen dutenean, txizerreka dendaraino etorriko da. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 165. orr.
· Txorrotadaren azpian sartu-irtena egin eta segituan txizerrekatxo horixka botatzen hasi zen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 94. orr.
Baina Jemek ez zuen komuneko atea guztiz itxi eta neska txizaginean entzun zuen Ralphek. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 20. orr.
egin nuen txiza (3); txiza egin (16); txiza egitea (3); txiza egiteagatik (4); txiza egiteko (10); txiza egiten (13); txiza egiten hasi (4); txiza egitera (12); txiza eta kaka (3)