Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txitxildu, txitxil(du), txitxiltzen (orobat txitxitu) du ad begiez mintzatuz, erdi itxi, bildu. ik ñarrotu; txilotu.

Lantzean behin andreak begiak txitxildu eta ikastetxeko kontuak galdetzen zizkidan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 19. orr.

Emakumeak, erantzun aurretik, begiak txitxildu eta adi begiratu zion, errezeloz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 103. orr.

Begiak txitxildu eta, idazkera kiribildu batez, honako eskaintza hau irakurri ahal izan nuen: "W.P. Weber standartenführerrari, Reicheko arimarik sentiberenetako bati, esker onez".  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 159. orr.

Begi lokabeak txitxildu ditu, eta hizkiak ihesi doazkio kaleko mukizuak legez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 209. orr.

Begietara so egin zion, zorrotz, begiak txitxilduta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 222. orr.

Itsasora begiratzen zuen, ile horia haize epelak zirimolatzen ziola, eta begiak txitxiturik begiratzen zuen urrunera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiak txitxildu (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus