Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soineko estu baten bildutako biribiltasunak eta soberako txitxiak nabarmenki astinduz joan zen bezeroarekin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.
Hilak, biluz gorrian, txitxirik ia batere gabe, puska zaharrak bezal-bezala bata bertzearen gainean itzulipurdika. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 183. orr.
Beragatik, nire txitxiak xerradatan ebakiko nituzke; beragatik, su motelean erre nintzaten utziko nuke. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 72. orr.
Hamazazpi urteak bete berriak eta oraindik ere beste inoren txitxiak zer gustu zuen probatu gabe. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 62. orr.
Arroza txiki, baba txiki, / tartean batere ez txitxi. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 68. orr.
Nola Héracliusek ia-ia jan zituen antzinako dama galai batzuk txitxiburduntzian sartuta. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 56. orr.
Ileordea erabiltzen zuen, oso zainduta janzten zen, ez zen inoiz gaixo, animalien zale zen, ez zion gorrotorik jendeari, eta galeper txitxiburduntzien zale amorratua zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.
Bigarren gosariko galeper txitxiburduntziei ekin aurretik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.
Txitxi-burruntzia banintz bezala! Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 78. orr.
Bihotzari txitxi-urka eginez eta arimari izerdia ateraz zuzendu behar izan zuen Galindezek fusilamendua. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 256. orr.