Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txitxar iz intsektu hemiptero kolore-iluna, mintzezko hegoak dituena eta karranka hots beti-batekoa ateratzen duena (Cicada plebeia).

Portziunkulako Santa Marian txitxar bat egoten zen Jainkoaren gizonaren gelatik hurbil zegoen pikondo batean, kanta-kantari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 792. orr.

Kanta, ene arreba txitxarra, eta goretsi pozkarioz zeure Jaun kreatzailea!  Elizen arteko biblia   Os 2,22

Astean zehar bero handia egin zuen, txitxarrek garrasi egiten zuten gauez.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 16. orr.

Ez dakit zenbat denbora egingo genuen batak bestearen aurrean, txitxarren karrankek astunago egiten zuten isiltasunean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 391. orr.

Txitxar arrenak esan beharko nuke, emeak ez baitu hotsik egiten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 391. orr.

Oso ezagunak dira, esaterako, [Samaniegoren] Txitxarra eta Inurria, Azeria eta mahatsak edo Esne saltzailea istorioak.  Berria - Kultura   2004-04-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arreba txitxarra (6); ene arreba txitxarra (4)

arreba txitxarrari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus