Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Txitean-pitean bey-a Ahmet kontsolatzen saiatzen zen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 104. orr.
Ez ibili txitean-pitean, motiborik gabe deitzen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 44. orr.
Golek, berriz, bere gerlarien aurrean jarrita, txitean-pitean atzerantz begiratzen zuen, urduri antzean, azpijokoren bat egitekotan balego moduan. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 31. orr.
Aitak, igande goiz oroz, Nona Màlia ikustera eramaten ninduen txangoz: astiro joaten ginen Po kalean barrena, eta txitean-pitean egiten zuen aitak gelditzera, bidera irteniko katu guztiak ferekatzera, trufa guztiak usnakatzera eta bigarren eskuko liburu guztiak orripasakatzera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.
Lantegi hartan bizitzea ez zen zaila: lan egitea zen zaila, txitean-piteango oztopo mordoarekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.