Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txitatxo iz adkor txita.
Txitatxoa jaiotzear denean, hildako arrautza zapuztuak maiz ikusi ditugu txorien habietan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
Minutu bat barru txitatxo bat bezala itoko naiz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 344. orr.
Purra-purra deitzen zion ohera bere txitatxoari, eta txita oheratu egiten zen, jakina... Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 155. orr.