Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paul W. gaztea txit aberatsa eta txit dohakabea zen. Txit zuria zen, kareztatu berria zegoen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 428. orr.
Txit bikaina zen emaitza. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.
Barazki pila batzuk txit handiak ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.
Elkarrekin topo egiten zutelarik, txit gozoak ageri ziren, txit balakariak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.
Hori pentsatu orduko, soinu bat entzuten du, soinu txit atsegina. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 54. orr.
Hiri zerutarreko bakea Jaungoikoarekin eta Jaungoikoagan elkarrekin gozatzearen batasun txit ordenatu eta txit adiskidetsuan datza. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 373. orr.
Ohorez bainaiz, jauna, zure zerbitzari txit apal eta txit esanekoa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 302. orr.
Txikia zen, biguna, txit negartia. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 197. orr.
Txit barregarriak iruditu zitzaizkion Erlojuaren kaian topatu zituen udaltzainak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.
Oi ene seme txit eztia! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 967. orr.
Entzuna bainuen Zuzendari txit agurgarria adimen handiko gizona dela. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 37. orr.
Errege Txit Kristauak bere Erreinuko luthertiarrekin eta beste heretikoekin egin zuen bakea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 111. orr.
Hona hemen Frantzisko gure aita txit dohatsuak eratu zituen gorespenak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 73. orr.
Veneziako baldintza kultural txit espezifikoetara. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.
Izaki hobezin, txit zintzo eta ahalguztidun honetan pentsatzean. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 149. orr.
Bost axolako litzaidake Cécile ttipiaren sakrifizioa, zuk gogo txit onez eskainia. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 439. orr.
Bai, gaur egungo aingeruek masturbazioa, sarketa, kitzikatzea eta abar garbi horiek oro txit ongi ikasiak dauzkate. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.
Banuen Brighton Beach-en judutar adiskide bat liburu oso onak txit merke saltzen zizkidana. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 69. orr.
-Txit egoki adierazia, Jonathan, bejondeizula! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 233. orr.
Bide batez gogoratzeko, perspektiba hau Nietzschek txit zakarki jorratua dago. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 30. orr.
Edozein gizon santutzat jotakoren argialdiak dogma bilakatzen zituztelarik txit arinki eta komenentziara. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.
Gizon gaztea etzanda zegoen, txit zurbil, begiak itsu. Neska gazteak eskuetan zuen aingira askatu eta bizkarra eman zion, sutan, txit hanpaturik eta txit gorriturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 283. orr.
Txit lotsati, txit kikildurik azaltzen zen beti haren aurrean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.
Behean ikusia zuen, arrainen azokaren erdian, txit lanpeturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.
Txit neska ona da hura ere! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 494. orr.
Txit aurpegi zorrotza zeukan, errezeloa hartuta baitzegoen La Sarrietteren zapi txarki lotua zela eta. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 400. orr.
Einsteinek berak esaten digu aurrerapena hiru urteko haurraren eskuan bizarra kentzeko labana bezala dela, txit arma arriskutsua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.
Tarrapataka atera dute handik, txit estualdi larriak pasa ondoren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 254. orr.
Biek egin ditzakete, txit leku desberdinetatik abiatuz, merituzko nobela edo poemak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 162. orr.
Txit harritu zen, bi edo hirugarren egunean portura joanda, ez baitzuen Liftxitzen arrastorik ikusi. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 285. orr.
Harritu egiten da bere buruaz, txit harritu ere, ez daki-eta nondik sortu zaion irribarre egiteko gogoa. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 86. orr.
Herri horretan badira euskara txit maite duten familiak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 145. orr.
Txit zen aberatsa. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 118. orr.
Don Carlosek orduan prediku gaitzak bota dizkie honi eta hari, eta aholku zuhurrak txit eta ugari eman ditu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 141. orr.
Kardantxilo saldo harrigarri bat mundua txit-txit-txit ondo egina dagoela kantatzen ari zen goiz eder batez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 76. orr.
aita txit dohatsua (4); aita txit dohatsuaren (4); aita txit santu (5); aita txit santua (15); aita txit santuak (19); aita txit santuaren (11); aita txit santuari (7); ama txit (14); ama txit santuaren (4); anaia txit (19); anaia txit maite (6); anaia txit maitea (3); anaia txit maiteok (5); armada txit zorioneko (13); armada txit zorionekoa (7)
frantzisko txit dohatsuaren (6); frantzisko txit santuaren (4); gizon txit santuaren (3); gorentasun txit ohoragarria (4); gorputz txit santua (7); hitz txit santuak (3)
jainko txit eztia (3); jaun txit agurgarria (4); jaun txit argia (3); jaun txit gorena (4)
odol txit santuak (5); odol txit santuei (5); pobretasun txit gorena (3); pobretasun txit gorenaren (4); pobretasun txit santuan (4); pobretasun txit santuaren (4); sakramentu txit santua (3)
txit agurgarri (11); txit agurgarria (22); txit agurgarriak (32); txit agurgarriaren (23); txit agurgarriari (14); txit apal (5); txit apala (3); txit argia (5); txit behartsuak (3); txit bikaina (5); txit dohatsua (5); txit dohatsuak (5); txit dohatsuaren (11); txit dohatsuari (4)
txit eder (6); txit egokia (4); txit esanekoa (4); txit eztia (8); txit goren (5); txit gorena (9); txit gorenaren (7); txit gozo (3); txit gozoa (9); txit gozoak (3); txit handi (4)
txit leiala (4); txit maite (12); txit maite horrek (4); txit maitea (10); txit maiteok (5); txit noblea (3)
txit ohoragarria (4); txit ondo (5); txit ongi (11); txit ospetsua (3); txit razionalki (3); txit santu (24); txit santu haiek (3); txit santu hau (3); txit santua (41); txit santuak (34); txit santuak ematen (3); txit santuan (7); txit santuaren (39); txit santuaren arima (3); txit santuari (10); txit santuei (8)
txit zintzo (3); txit zorioneko (15); txit zorioneko hartan (3); txit zorionekoa (7)
zerbitzari txit apal (3); zuzendari txit agurgarri (7); zuzendari txit agurgarria (12); zuzendari txit agurgarriak (30); zuzendari txit agurgarriaren (19); zuzendari txit agurgarriari (14)