Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hasieran, herriko txistulari zen Bitorio Garmendia izan zuen irakasle. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 49. orr.
Txistulariak badauzkagu, baina soinujolerik ez! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 73. orr.
Txistulariek bazuten aski arrazoirik trikitilariekin haserre egoteko. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 47. orr.
Txistulariak eta gaiteroak entzuten ziren karriketan, eta txapelak gorri eta galtzak zuri jantzitako dantzariak ere bai, erruz, han-hemenka ibiltari. Txillardegi «Putzu», 1999 - 361. orr.
Altzabiako auzoan erraldoi, gaitero eta txistularien ibilaldia. Herria 2004-02-19
Goiz-goizetik hasten da txistularien diana. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 139. orr.
Ortzirale aratsaldean, txistularien kontzertua. Herria 2001-11-08
Jose Inazio Ansorenak zuzendutako Donostiako Udal Txistularien Bandak emanik. Herria 2003-12-18
-Oraintxe bertan herriko txistulari-bandarekin egon nauk bilduta. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 86. orr.
Haurren jaunartzeetan ibili nintzen txistulari taldean. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 64. orr.
Jose Maria Gurrutxaga, Txokolo, eta bere hiru semeak, Juan, Jose eta Antonio ere bai. Azpeitiko txistulari familiarik ezagunena osatzen zuten. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 63. orr.
Trifaldinek hau entzun zuenean, lurreraino belauniko eginda, txistulari-ttunttunei jotzeko seinale egin zien. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 169. orr.
Euskal-Herriko Txistulari Taldeen Txapelketan. Herria 2002-11-21
Antzeko zerbait iradoki du Don Isidro Ansorena nire adiskide zintzoak, gure Udaletxeko maisu txistulariak. Askoren artean «Rataplan» - 93. orr.
Otsoak eta jendea, izarrak, ilargia, eguzkia, haize txistularia, euria, elurra eta loreak. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 19. orr.
herriko txistulari (4); txistulari bandak (4); txistulari taldea (4); txistulari taldeak (3); udal txistulari (5); udaleko txistulari (3)