Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leunki, arnasarik hartu gabe, italiar aria erraz bat txistukatu zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 85. orr.
Eginkizun hartan buru-belarri ari nintzela, konturatu gabe "sous le ciel de Paris" txistukatzen hasi nintzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 345. orr.
"Musika hau beldurgarria duk", pentsatu zuen Henrikek, eta oso isilean hasi zen Vienako balts bat txistukatzen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 63. orr.
Une hartantxe, zera, medikua kanta bat hasi zuan txistukatzen, gure amak goizean etxeko lanak egitean kantatu ohi zuen abesti berbera. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 60. orr.
Ikusleek epaileak 20nako berdinketarekin harturiko erabakia txistukatu zuten. Berria - Kirola 2006-01-31
Xalo eta arduratsu, osabak zakilburua miaztu eta txistukatu zidan, labankor eta heze eduki nezan kanpaia erosoago jotzeko xedez. Aitor Arana «Onan», 2000 - 20. orr.