Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

txistukada 1 iz txistu jotzea.

Irailaren 14 hartan "libre" hitza entzuten bide zen kanpotikako zarata eta txistukada guztien gainetik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 11. orr.

Gure atzean ate irristatzailea itxi eta kanpotik kolpe batzuk jo dituzte; segidan seinalea eman dute, txistukadak, trenetan ohi denez, eta gero astinaldi bat: abian ginen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 78. orr.

Ategorrieta aldetik heldu zen trenaren txistukada zorrotz etsiak, eta bagoien tankateko zakarrek, errealitatera erakarri naute.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 100. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Arrastiri epel bikaina mamitzen hasiz zihoalarik, ohiko tren-txistukada luze tristagarriak astindu ninduen Aturriz bestaldetik  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 360. orr.

3 txistua botatzea.

Federazioak ez du gustukoa izan Freiren txistukada eta gezurra.  Berria - Kirola   2004-06-23

Eto'oren txistukada «partidako gertakari» bat izan ez zen bezala, Clementeren hitzak ere ondo pentsatutakoak izan daitezke.  Berria - Kirola   2006-01-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

trenaren txistukada (3); txistukada zorrotz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus