Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
txistera 1 iz kapela luzea.
Trajez eta txisteraz jantzitako pertsonaia multzo baten bitartez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.
Hogeita hamar kilo gizendu ondoren, trajea eta korbata eskuratu zituen, eta baita txistera ere. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 102. orr.
Enpresa eta enpresarioa, txikia edo handia, globala hala lokala, definizioz, zanpatzailea -purua ezpainetan eta txistera buruan dutela, noski-. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 101. orr.
Nik erosketak supermerkatuan, eta supermerkatuan behirik ez; txistera magiko erraldoitik sortutakoak salgai. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 13. orr.
2 ik xistera.